Web edukia bistaratu

Zisare programa

2005. urtean hasi ginen eskualdean konposta egitea bultatzeko ekimenekin. 2015ean beste urratsa bat egin eta Zisare programa jarri dugu martxan, eskualdeko ikastetxeetan konposta egitea sustatzeko eta gaia 3 ikuspegi hauetatik lantzeko:

  • Konposta biohondakinak tratatzeko bide gisa
  • Hondakinen prebentzioan sentsibilizazio tresna gisa
  • Tresna didaktiko gisa

2023-2024 ikasturtean Zisare programan parte hartzen ari dira eskualdeko ikastetxe guztiak: Zarautzen Antoniano, La Salle, Salbatore Mitxelena, Orokieta eta Lizardi; Zumaian Oikia, Zumaiena, Zumaiko Institutua eta Herri Eskola; Orion Juan Zaragueta eta Orioko Herri Ikastola; Getarian Iturzaeta eta Aian Lardizabal Herri Eskola.

 

Proiektuaren jarduerak

Murrizketaren, berrerabilpenaren eta birziklapenaren inguruko jarduerak:

  • Informazio hitzaldiak DBHko 1. mailako ikasleentzat
  • Bisita gidatuak Zarauzko Garbigunera Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin
  • Erabilera bakarreko ontziei buruzko unitate didaktiko bat diseinatzea eta entregatzea

Konpostajeari buruzko jarduerak:

  • Ikastetxeetako konpostaje guneen dimentsionamenduari buruzko azterlana
  • Ikastetxeetako konpostaje guneen jarraipena eta kontrola eramateko protokoloa diseinatzea eta entregatzea
  • Konpostajeari buruzko unitate didaktiko bat diseinatzea eta entregatzea
  • Ikastetxeetako konpostaje guneen jarraipen teknikoko bisitak
  • Ikastetxeentzako konpostajeari buruzko haurrentzako tailerrak diseinatzea (UKUEren webgunean daude eskuragarri)
  • Konpostajearen gaiari buruzko laborategiko entseguak DBHko 1. mailako ikasleekin

 

Eskuragarri dauden materialak