Berriak

Hazilan, 12. edizioa: informazio saioa egingo da irailaren 16an

Irailaren amaieran abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren edizio berria eta zabalik dago izen-ematea.

2021·09·13


Irailaren amaieran abiatuko da lana lortzera bideratutako Hazilan proiektuaren edizio berria eta  zabalik dago izen-ematea. Plaza kopurua mugatua da (16 partaide, gehienez). Pertsona gehiagok izen emango balute, hautaketa prozesua egingo da.

Aurretik, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du: bilera hurrengo ostegunean izango da, irailaren 16an, goizeko 11:00etan. Bertan azalduko dira egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

  • Eguna eta ordua: irailak 16, osteguna, 11:00etan
  • Non: On line izango da; Gotomeeting plataformaren bidez.
  • Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.

Argibideak eta izen- ematea:

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan

Ekimenari buruzko xehetasun guztiak eskuragarri daude hemen

Izen-emateari buruzko argibideak ere emango dira osteguneko informazio saioan. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu,  bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

  • 943 89 08 08 (Vanessa Garcia)
  • hazilan@urolakosta.eus 

Hazilan programa da 20-44 urte bitarteko pertsonentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute. Programak, hiru atal nagusi izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea (zeharkako konpetentziak lantzeko), ondoren PRESTATU (prestakuntza osagarria) eta, azkenik, KOKATU fasea (praktikaldia enpresetan).