Berriak
Atzealdea Gazteei zuzendutako Global Training nazioarteko bekak eskatzeko epea ireki da
2025·07·21

Urola Kostako gazteek jada eman dezakete izena Global Training nazioarteko beka programan parte hartzeko. Beka jasotzen dutenek aukera izango dute euren profil akademiko eta profesionalarekin lotura duen jarduera eta proiektuetan praktika ordainduak egiteko atzerriko herrialdeetan.
Guztira 445 plaza eskainiko dituzte; eta gutxienez 6 hilabeteko, eta gehienez, 12 hilabeteko praktikaldiak izango ditu. Gainera, atzerrira joan aurretik 40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza jasoko dute gazteek. Beka bakoitzak hileko 1.635€ko (gordin) ordainsaria eskainiko du.
Beka eskuratu ahal izateko 29 urte edo gutxiago eduki beharko ditu eskatzaileak (2025eko abenduaren 31ra arte gehienez 29 urte); horrez gain, diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide-heziketa titulu baten jabe izan beharko da. Izena emateko ingeleseko B2-B1 maila egiaztatu beharko dute. Euskadin erroldatuta ego beharko du eskatzaileak, gutxienez azken urtebetean.
Informazio gehiago:
https://garapen.eus/becas-global-training-2025/index-eu.php
Urola Kostako Udal Elkartea – Enplegu Zerbitzua
lanpoltsa@urolakosta.eus - Tel. 943890808