Berriak

Abiatzera doa kultura eta sormen industrien mahai sektoriala

Mahai sektoriala eratzeko bilera otsailaren 14an izango da, Udal Elkartearen egoitzan

2018·02·06


Urola Kostako Udal Elkarteak 2017. urtean eskualdeko kultura eta sormen industrien alorrak dituen potentzialitate, ahultasun eta beharren azterketa egin zuen, "Urola Kosta, eskualde Sortzailea" egitasmoarekin.

Orain aurkezten dugun egitasmo honekin, 2018 urtean zehar jarraipena eman nahi zaio 2017an egindako azterketa eta sentsibilizazio lanari, ekitera pasaz. Hau da, ekimen eta neurri konkretuen bidez erantzuna eman nahi zaie "Urola Kosta, eskualde Sortzailea" egitasmoak azaleratu dituen sektorearen ondorengo beharrei:

  • Sektorean sare bat eratzeko beharra
  • Sektorea profesionalizatzeko beharra
  • Sektoreari ikusgaitasuna emateko beharra

Hori dela eta, sektorean sare bat eratzeko beharrari erantzuna emateko asmoarekin, Urola Kostako kultura eta sormen industrien mahai sektoriala martxan jartzera doa Udal Elkartea. Mahai horren bidez, epe erdira begira, sare hori mantendu eta beste proiektu batzuk garatzeko oinarriak finkatu nahi ditugu.

Mahai hori, aurreko fasean egindako bideari jarraituz, lankidetza publiko-pribatuan oinarrituko da.

Horrenbestez, Udal Elkarteak bilera antolatu du KSI alorreko mahai sektoriala osatzeko. Deialdia irekia da eta, beraz, parte har dezakete kultura eta sormen industrien arloan lanean diharduten edota interesa duten pertsona, eragile eta enpresek.

Non eta noiz

  • Data: otsailak 14, asteazkena
  • Ordutegia: 09:30-11:30
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Argibideak eta izen-ematea

Bilkuran parte hartzeko, aurrez izena eman behar da (otsailaren 7a baino lehen).

  • Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun)
  • harrera@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808

Foru Aldundiaren babesa

Egitasmo hau diruz laguntzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekarako Departamentuak "Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren” 2017. urteko programaren bidez.