Berriak

Zabalik dago ZAINDU UROLA KOSTA prestakuntza ekimenean izena emateko epea

Ekimena zaintza alorrean lan egin nahi duten eskualdeko herritarrei zuzenduta dago eta izena emateko interesa dutenek Oteitza Lizeo Politeknikoarekin jarri behar dute harremanetan Eskaintza 2023-2024 bitartekoa izango da eta orain, urrian, 2 prestakuntza modalitate zabalduko dira.

2023·09·07


Jakina da jada etorkizuneko aurreikuspenen arabera, mendekotasun-tasak gora egiten jarraituko duela datozen urteetan. Hori dela eta, zahartzeak garrantzia izango du, eta, hortaz, zaintzari lotutako enpleguak gora egitearekin batera, ezinbestekoa izango da adineko pertsonei kalitatezko zaintza eskaintzea. Horretarako, zaintzaileek, beharrezko kualifikazioa izan behar dute, mendekotasuna duen pertsonari behar duen arreta egokia emateko. Horrek, prestakuntza teknikoez gain, zeharkako gaitasunak bereganatzea eskatzen du.

Eta hain zuzen hori lortzeko, Urola Kostako Udal Elkarteak “Zaindu Urola Kosta” prestakuntza ekimena jarri zuen martxan 2022an, eskualdeko hainbat eragileekin batera Zaintza mahaia sortuz. Mahai honen helburua da zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea.

“Zaindu Urola Kosta” ekimena, zaintza alorrean lan egin nahi duten eskualdeko herritarrei zuzenduta dago eta helburu du eskualdean zaintza arloan dauden edo egon nahi duten zaintzaileek gaitasun tekniko zein zeharkakoak jaso eta barneratzea. Ekimena “Elkar-EKIN Lanean" proiektuaren barnean kokatzen da. Enplegagarritasun eta Aktibazio Inklusiboko estrategia bat da, eta,Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.

Prestakuntza programaren xehetasunak

2023ko urrian 2 Lanbide ziurtagiri jarriko dira martxan; aurrez aurreko modalitatean bata eta teleformazioan bestea.

Eskainiko den prestakuntza, Lanbide Ziurtagiri osoa izango da: SSCS0208 Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte-eta osasun arreta (2. Maila) profesionaltasun ziurtagiria.

Esan bezala, bi prestakuntza aukera emango dira:

  1. Aurrez aurre:
  • Noiz: 2023/10/26-2024/05/16
  • Ordutegia: 15:00 - 18:30, astelehenetik ostiralera
  • Edukia: Lanbide Ziurtagiriaz gain, zaintza sektorean lan egiteko egun garrantzizko diren alderdiak landuko dira: digitalizazioa, euskara eta ikuspegi holistikoa.
  • Lekua: Oteitza Lizeo Politeknikoa (Zarautz)

  2. Online (teleformazioa):

  • Noiz: 2023/11/06 - 2024/05/09
  • Ordutegia: Norberak bere erritmora egingo du ikastaroa. Dena den, azterketak eta hainbat saio aurrez aurre izango dira.
  • Edukia: Plataforma erabiltzen ikasteko aurrez aurreko saio bat antolatuko da urriaren 31n, 15:00etan
  • Lekua: Plataforma digitalaren bidez egingo da eta aurrez aurreko saioak Oteitza Lizeo Politeknikoan izango dira(Zarautz) Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, eta, eskualdeko erakundeetan praktikak burutuko dira.

Izen ematea

Izen ematea zabalik dago jada eta interesdunek Oteitza Lizeo Politeknikoko idazkaritzara deitu behar dute: 943111000 (Ainhoa).

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus