Berriak
Atzealdea

Aurrera doa OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK ekimena; ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako prestakuntza

Abierta la inscripción para el taller de formación sobre la aplicación web FakturaBAI, que se celebrará el 16 de julio

2021·07·09


SPRIren eskutik, OSTIRAL TEKNOLOGIKOAK izeneko prestakuntza-ziklo zabala abiatu  zuen Urola Kostako Udal Elkarteak uztailaren hasieran. Urrira bitartean luzatuko da ekimena, eta helburua da eskualdeko enpresei digitalizazioaren alorrean urratsak emateko eta estrategia digitalak garatzeko trebakuntza eskaintzea.

Tailerretan eskualdeko edozein enpresa-sektoretako (merkataritzakoak eta ostalaritzakoak izan ezik) 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresek, autonomoek eta ekintzaileek parte hartu ahal izango dute. Aurrez aurre, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan eskainiko dira tailer guztiak. Lan saio bakoitzak 3 orduko iraupena izango du; 09:30tatik 12:30tara.

FakturaBAI; web aplikazioa  

Datorren ostiralean, uztailaren 16an, FakturaBAI  aplikazioari buruzko prestakuntza eskainiko da. Zer da, ordea, FakturaBAI?

Bada, fakturak jaulki ahal izateko Gipuzkoako Foru Ogasunak pertsonen eta erakundeen eskura jartzen duen web aplikazioa da. FakturaBAIrekin fakturak sor daitezke PDF formatuan, QR kodea eta TicketBAI identifikatzailea barne. Doakoa da eta euskaraz lan egiteko aukera eskaintzen du.

Abuztuko etenaren ondoren, irailetik aurrera digitalizazioari buruzko beste 4 tailer eskainiko dira.

Argibideak eta izena emateko

Izena emateko, ondorengo datuak beharko ditugu:

  • IZK/NAN eta enpresaren izena
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak  
  • E-maila eta telefonoa

Datu horiek erabiliko dira, soilik, ikastaroen kudeaketarako.

Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak

(Eli Uzkudun)

Tel. 943 890808, enpresa@urolakosta.eus