Berriak
Atzealdea Zaindu Urola Kostaren baitan euskarazko hiztegiaren inguruko eta estimulazio psikoemozionalari buruzko doako ikastaroak eskainiko dira azaroan eta abenduan
2023·11·06
Urola Kostako Udal Elkarteak Zaindu Urola Kosta ekimena jarri zuen martxan 2022an, eskualdeko hainbat eragileekin batera, Zaintza mahaia sortuz. Mahai honen helburua da zaintza sektorea profesionalizatzea eta sektorean kalitatezko enplegua sustatzea.
Zaindu Urola Kosta ekimena, zaintza alorrean lan egiten duten edo nahi duten eskualdeko herritarrei zuzenduta dago eta helburu du eskualdean zaintzaileek gaitasun tekniko zein zeharkakoak jaso eta barneratzea eta laneratzea. Ekimena Elkar-EKIN Lanean proiektuaren barnean kokatzen da. Enplegagarritasun eta Aktibazio Inklusiboko estrategia bat da, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du.
Zaindu Urola Kosta proiektuaren barruan etengabeko prestakuntza egingo da Urola Kostako Udal Elkartetik, sektorea profesionalizatzeko eta arloan lan egin nahi dutenak bere ezagutzak areagotzeko. Hori dela eta, azaroan eta abenduan, zaintza arloan aritu nahi duten eskualdeko herritarrentzat diruz lagundutako hainbat ikastaro antolatu dira. Lehentasuna langabezian daudenek izango dute. Kasu honetan bi modulu eskaintzen ditugu, bietan izena eman daiteke edota bakarrean.
Euskara
Urola Kostan adineko pertsonek beraiekin harremana euskaraz izatea eskatzen dute. Hori dela eta, euskaraz dakiten zaintzaileak baloratzen dituzte. Behar hori asetzeko honako ikastaroa antolatu da:
Edukia: Zaintza arloan aritzeko euskarazko hiztegia (oinarrizko maila).
Noiz: 2023/11/20- 2023/12/01
Ordutegia: 15:00 - 18:00
Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
Nork eskainia: Zarauzko Udal Euskaltegiak
Estimulazio psikoemozionala
Adineko pertsonen kalitatezko zaintzak, horien alderdi kognitiboa, emozionala eta fisikoa estimulatzea eskatzen du, horien ongizatean positiboki eragiteko. Hori dela eta, honako ikastaroa antolatu da:
Edukia: Pertsonen bizi-historia, gustuak, beharrak eta lehentasunak ezagutzeko estrategiak aztertuko dira, baita eguneroko bizitzan zentzua duten jarduerak nola sustatu ere; eta eguneroko errutinen balio terapeutikoa landuko da.
Noiz: 2023/12/11 - 2023/12/14
Ordutegia: 15:00 - 17:30
Non: Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa Kalea, 5, 20800 Zarautz)
Nork eskainia: Matia Fundazioak
Izen ematea
Ikastaroetan izen-ematea zabalik dago jada eta interesdunek Uorla Kostako Udal Elkartera deitu (943890808) edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar dute.
Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko
Urola Kostako Udal Elkartea
Enplegu zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)
Tel. 943890808
lanpoltsa@urolakosta.eus