Berriak
Atzealdea

Eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen sektoreei bideratutako prestakuntza ikastaroa egingo da urriaren 3tik 26ra bitartean

Astero bi orduko bi saio eramango dira aurrera eta izen ematea dagoeneko zabalik dago hilaren 29a arte.

2022·09·22


Tokiko merkataritzak eta zerbitzuen sektoreak garrantzia handia zu gizartearen egunerokotasunean eta azken urteetako gertakariek, bereziki pandemiak, gogor zigortu ditu biak.

Horrez gain etengabe eboluzionatuz doan gizarte aldakot batean bizi gara eta lehiakortasuna gero eta handiagoa da bi sektore horietan. Guzti hori kontuan hartuta, Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin elkarlanean, esklusiboki eskualdeko merkataritza eta zerbitzu sektorearentzat trebakuntza-eskaintza ikastaroa diseinatu du. Helburua da eskualdeko merkataritza eta zerbitzuen alorreko negozioen irudia hobetuz, sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea.

Ikastaro horren bitartez jarraipena ematen zaio aurrez, ekainean, ingurune digitala lantzeko eta sare sozialetarako estrategiak garatzeko aurrera eramandako 'Marketin eta digitalizazio tresnak' ikastaroari. Mundu digitalaz haratago, oraingoa komunikazioa hobetzera zuzendutako ikastaroa izango da.

 

Komunikazio hobea lortzeko teknikak

Ikastaroaren bitartez parte hartzaileek komunikazio gaitasunak garatzeko eta bezeroarekiko harremanetan trebatzeko teknika eta praktika berritzaileak barneratzea da helburua. Horrela, egunerokotasunean, bezeroarekiko enpatiaz eta errespetuz gatazkak konpontzeko eta negoziazioak bideratzeko gakoak eskainiko dira.

Ikastaroa urriaren 3an hasiko da hilaren 26a arte eta, Sara Gonzalez adituaren gidaritzapean, astero bi orduko bi saio eskainiko dira (3, 5, 10, 14, 17, 19, 24 eta 26).

Saio guztiak aurrez-aurrekoak izango dira, Udal Elkartearen egoitzan. Ordutegia sektorearen arabera egokitu da eta 14:00etatik 16:00etara bitartean eskainiko dira saioak.

 

Argibideak eta izena ematea

Dagoeneko zabalik dago izen-emate epea, irailaren 29a arte. Plaza kopurua mugatua da.

Izen-ematea enpresa@urolakosta.eus helbidera idatziz egin beharko da eta horretarako ondorengo datuak beharko dira:

  • IFZ, enpresaren izena, harremanetarako pertsona, emaila eta telefonoa.

 

Informazio gehiago

Enpresentzako zerbitzuak:

  • 943890808
  • enpresa@urolakosta.eus
  •