Berriak
2017·05·03
Maiatza eta ekainean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.
Hona hemen maiatza eta ekaineko ikastaroen xehetasunak:
AUTOMARKETINA, PREZZY BIDEZ: Plataforma hau oso egokia da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulerkorrean aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure aurkezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko.
- Data: Maiatzak 9
- Hizkuntza: gaztelania
ERAKUTSI ZURE GAITASUNAK CURRICULUMEAN: CVa egiteko modu eta aukera asko daude. Aukera horiek aztertu eta zure helburu eta perfilaren arabera egokiena dena zein den erabaki behar duzu. Ikastaro honetan lagundu egingo dituzu formaturik egokiena hatatu eta garatzen, zure CVari ahalik etekinik handiena ateratzeko.
- Data: Maiatzak 25
- Hizkuntza: euskara
BIDEO CURRIVCULUMA: ERANTSI BALIOA ZURE HAUTAGAITZARI: Pentsatu izan duzu zu ikustea edo entzutea nahi zenukeela? Bideo CVak balioa eransten dio CV arruntari, izan ere, aukera ematen dizu paperean ikusi ezin dena erakusteko. Ikastaroan video CVari edukia eta itxura ematen ikasiko duzu.
- Data: Ekainak 15
- Hizkuntza: gaztelania
CURRICULUM EREDU BERRIAK, WIX BIDEZ: Lainoan hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu, wix euskarria erabiliz.
- Data: Ekainak 29
- Hizkuntza: euskara
Informazioa eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus
Sakatu: Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak
Ikastaro hauek eskaintzen ditu Urola Kostako Udal Elkarteko Orientazio Zerbitzuak. Enplegurako Orientazio Ekintzak eta Zerbitzuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatzen dituzte, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren barruan. «Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du».