Berriak
Atzealdea

Kudeaketa sistemei buruzko informazio-jardunaldiak abenduan

Eskualdeko enpresei eta ekintzaileei zuzenduta, kalitate, ingurumen eta prebentziorako kudeaketa-sistemak izango dira hizpide jardunaldietan

2021·12·01


Udal Elkarteak urteak daramatza eskualdeko enpresei eta ekintzaileei kudeaketa sistemen inguruko aholkularitza eskaintzen. Eta 2020.urtean enpresetako Berrikuntza eta Zaintza Teknologikoari buruzko azterlana egin ondoren, lan ildo berri bat garatzea erabaki da estrategikoki: zaintza teknologikoaren eta adimen lehiakorraren alorrean eragiteko, kudeaketa sistema aurreratuei buruzko prestakuntza eta zuzeneko aholkularitza eskainiko zaie eskualdeko enpresei. Helburua da eskualdeko negozioetan kudeaketa sistema aurreratuak ezartzeko aukerak eskaintzea; batez ere, eskualdeko enpresek eta ekintzaileek lehiakortasunerantz bide egin dezaten.

Horretarako, KUDEAKETA+ izeneko egitasmoa garatuko da 2022.urtean zehar. Ekimena abiatuko da abenduan zehar egingo diren informazio jardunaldirekin. Kalitate, ingurumen eta prebentziorako kudeaketa-sistemak izango dira hizpide abenduko hiru saioetan. Aurrera begira, hizkuntza-kudeaketa, berrikuntza edota berdintasun eta aniztasunaren alorreko kudeaketa sistematik ere landuko dira KUDEAKETA+ egitasmoaren baitan. Prestakuntza atalaz gain, lehen informazio saioetan parte hartzen dutenei norberaren beharretara egokitutako banakako aholkularitza ere eskainiko zaie.

Hona hemen abenduko egutegi zehatza:

  • Abenduak 10: kalitate alorreko sistemen kudeaketa; UNE 175001, ISO 9001, SICTED.
  • Abenduak 13: prebentzio alorreko sistemen kudeaketa.
  • Abenduak 15: ingurumen alorreko sistemen kudeaketa.

Saio guztiak on line izango dira, goizez, 12:00etatik 14:00etara.

Argibideak eta izen-ematea

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Izena emateko ondorengo galdetegia bete beharko da.

Argibide gehiago nahiz izanez gero, bidal iezaguzu e-posta bat edota deitu iezaguzu:

Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)

  • Tel. 943890808
  • enpresa@urolakosta.eus