Berriak
2024·02·23
-
Enpresa txiki eta ertainen sektorean 4.0 teknologia inplantatzeko prozesua errazteko konpromisoan, Urola Kostako Udal Elkarteak Eraldaketa Digitalera bideratutako doako webinarra antolatu du, sektoreko enpresaburu eta profesionalentzat.
Jardunaldi honek digitalizazioari aurre egiteko moduei buruzko orientzioa jasotzeko aukera eskainiko die bertaratzen direnei, sektorean adituak diren profesionales eskutik.
Jardunaldiaren helburua
Saioaren helburu nagusia da eraldaketa digitaleko estrategia eraginkorrak lantzeko gida praktiko bat eskaintzea, eta, horrez gain, Udal Elkarteak prozesua errazteko duen laguntza programa aurkeztea.
Ekitaldiaren xehetasunak - Eguna: martxoaren 6a
- Ordua: 9: 15etik 10:45era
- Iraupena: 1,5 ordu
- Hizlariak: Ignacio Izarzugaza eta Iñaki Gómez, LKS Next aholkularitza-enpresako teknikari espezializatuak, beren ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte, eta parte-hartzaileak digitalizazioaren alderdi garrantzitsuenen inguruan gidatuko dituzte.
- Hizkuntza: jardunaldia gaztelaniaz eta dokumentazioa elebietan eskainiko da.
-
Ekitaldia % 100ean finantzatuta dago. Hala ere, plazak mugatuak direnez, lehenbailehen izena ematea gomendatzen da, plaza ziurtatzeko. Horretarako enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi edo 943 89 08 08 telefonora deitu behar da.
Webinarraren programa osoa
Sarrera
- ETE DIGITALA proiektuaren aurkezpena.
-
1. multzoa: Eraldaketa digitalerako sarrera
- Digitalizazioa VS Eraldaketa digitala.
- 4.0 industria ulertzea.
- Enpresako eraldaketa digitalaren balio-prozesua.
-
2. multzoa: eraldaketa digitala industrian
- Prozesura bideratutako eraldaketa digitala: ekoizpena, mantentze-lanak, erosketak, hornidura-katea, biltegiak, salmenta-kanalak, bezeroaren esperientzia.
- Merkatuko soluzioak: ERP, CRM, GMAO, MES, SGA, Erosketak, RPA
- Biki digitalak, IoT industriala.
- Ezarpeneko Business Case, kostuak vs mozkina, inbertsioaren itzulera.
-
3. multzoa: Ezartzeko Estrategia
- Irtenbideak lehenestea, heldutasun digitalaren ebaluazioa.
- Adopzio teknologikorako praktika hobeak: funtzionaltasuna eta
- benchmarking-a.
- Laguntzak eta diru-laguntzak: Digitalizaziorako gobernu- eta eskualde mailako laguntzei buruzko informazioa.
-
Itxiera
- Galderak eta itxiera
-
Informazio gehiagorako
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa zerbitzua
• 943 89 08 08
• enpresa@urolakosta.eus