Berriak
Atzealdea

6 teknologia ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresa, autonomo, ekintzaile, heldu eta gazteei zuzenduta

Skratch, metaversoa, 3D inpresioa, Inskcape eta robotikari lotutako 2 dira eskainiko dituen ikastaroak, parte-hartzaileak teknologia berrien inguruan formatzeko eta, modu horretara, eskualdearen eta orobat, lurraldearen garapen eraginkorra eta orekatua lortzeko.

2022·11·16


Teknologiak gero eta pisu gehiago du egungo gizartean eta gizartearen digitalizazioa jada errealitate bat da.

Digitalizazio prozesu hori, gainera, ez da hautazkoa, nahi duenak hartu edo albo batera utzi dezakeena. Errealitate bat den heinean, ezinbesteko bidea ere bilakatzen hasia da, eta, horrenbestez, beharrezkoa da bide horretan aurrera egiten jarraitzea, inor atzean utzi gabe.

Ildo horretan, Urola Kostako Udal Elkartearen betebeharra da teknologia berriak eskuratzeko aukerak eskaintzea, eskualdearen eta, orobat, lurraldearen, garapena eraginkorra eta orekatua izan dadin. Hori dela eta, teknologia ikastaro desberdinak jarri ditu abian eskualdeko enpresa, autonomo, ekintzaile, herritar eta gazteei zuzenduta.

Guztira 6 ikastaro desberdin izango dira eta azaroa eta abendua bitartean garatuko dira. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatzen ditu 100%ean (bat izan ezik, SPRIk finantzatuta), horrenbestez, ez dute gainkosturik izango parte-hartzaileentzat.

Era berean, behin matrikulatu ondoren etortzerik ezin duenak mesedez aurrez abisatzea eskatzen du Urola Kostako Udal Elkarteak, plaza hori beste pertsona bati esleitu ahal izateko.

Ikastaroen egitaraua

1. Azaroaren 26a eta abenduak 10. Scratch (aurrez aurreko 2 saio+1 online). Info [+]

Elektronika eta arduinoaren programazioaren oinarrizko ezaguerak ematea izango da ikasgai honen helburua. Oinarriko zirkuitu elektronikoak, hala nola sarrera eta irteera digitalak eta sarrera eta irteera analogikoak emango dira ezagutzera elektronikari dagokionez LEDak, serbomotoreak eta joystickak bezalako elementuak erabiliaz.

Arduino programazioari dagokionez, funtzio eta eraikuntza nagusiak azalduko dira, hala nola ordenagailutik kanpora edo barrura aginduak zabaltzeko funtzioak eta baita oinarrizko eraztun, baldintza eta sekuentzia egiturak ere.

  • Parte hartzaileak: +16ei zuzenduta.
  • Hizlaria: Oteitza Lizeo Politeknikoa
  • Hizkuntza: elebitan
  • Ordutegia: 9:00-13:00
  • Lekua: openlab (Udal Elkartearen egoitzan)
  • Izena-ematea: formularioa [+]
  • Izena emateko azken eguna: azaroaren 22a

2. Azaroaren 29an. Metaverso (aurrez aurreko 1 saio). info[+]

Ekimen hau SPRIk finantzatzen du eta honen “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak - Inplantalariak” zerbitzuaren barnean kokatzen da.

Ikastaroak helburu du errealitate birtuala, NFT eta Metaverso teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea, enpresen produktu zein zerbitzuetan izan daitezkeen aplikazioak identifikatzeko eta bezeroekin modu adiskidetsuagoan birtualki elkar eragiteko.

Horrez gain, ikastaro honen bitartez eskuragarri dauden plataformak ezagutu ahal izango dira negozioak Metaversoan espazio birtual bat izan dezan eta bezero potentzialek bisitatu dezaten. Aldi berean produktu digitalak auditatzeko NFT bat sortzen ikasi eta produktu horiek monetarizatzen erakutsiko du ikastaroak.

  • Parte hartzaileak: Eskualdeko enpresei zuzenduta: -Ekintzaileak -Autonomoak -10 langile baino gutxiagoko MikroETEak (25 langile baino gutxiago, industria jardueren kasuan eta hauekin lotura duten zerbitzuen kasuan
  • Hizlaria: SPRI
  • Hizkuntza: gazteleraz
  • Ordutegia: 9:30-11:30
  • Finantzaketa: Inplantalariak programatik finantzatuta
  • Lekua: Udal Elkartearen egoitza nagusian
  • Izena-ematea: formularioa [+]
  • Izena emateko azken eguna: azaroaren 24a

3. Abenduaren 15a. 3D inpresioa (aurrez aurre 1 saio) info[+]

Ikastaro honen helburua da 3D-ko inpresio bat prestatzeko beharrezkoak diren gutxieneko ezagutzak eskuratzea eta segurtasunari buruzko ezagutzak eta nork bere piezak 3D-an inprimatzeko eman beharreko urratsak ezagutaraztea. • Hizlaria: OpenLabeko teknikaria

  • Parte hartzaileak: +16ei zuzenduta
  • Hizkuntza: elebitan
  • Ordutegia: 18:00 - 19:30
  • Lekua: openlab (Udal Elkartearen egoitzan)
  • Izena-ematea: formularioa [+]
  • Izena emateko azken eguna: abenduaren 12a

4. Abenduaren 22a. Inskcape (aurrez aurreko 1 saio) info[+]

Hastapen saioa izango da eta helburu izango du laser grabatzailea erabiltzen ikastea: Inkscape programa erabiliz laserrerako fitxategia prestatu, laserraren kudeatzailea erabili, laser makina martxan jarri eta probatu...

  • Hizlaria: OpenLabeko teknikaria
  • Parte hartzaileak: +16ei zuzenduta
  • Hizkuntza: elebitan
  • Ordutegia: 18:00 - 19:30
  • Lekua: openlab (Udal Elkartearen egoitzan)
  • Izena-ematea: formularioa [+]
  • Izena emateko azken eguna: abenduaren 19a

5. Abenduaren 26, 27 eta 28. Robotika (aurrez aurreko 3 saio) info[+]

Ikastaro honek “Smart Green City” baten eraikuntza izango du oinarri eta saio bakoitza eraikuntza mota desberdin baten eraikuntzan egituratuko da.

Lehen saioa eraikuntza adimentsua izango da, eta parte hartzaileek eraikin edo dorre adimentsu eta bioklimatiko bat muntatuko dute. Bigarrena parking adimentsua izango da eta saio horretan hainbat ibilgailu muntatu eta egokituko dira, modu autonomoan eta eraginkorrean aparkatzeko. Azken saioa haizearen energian oinarrituko da eta sistema horretan oinarritutako errota-eolikoak muntatuko dituzte parte-hartzaileek, energia-sortzaile gisa erabiltzeko.

  • Hizlaria: Doplay
  • Parte hartzaileak: 2010-2012 bitartean jaioak
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Ordutegia: 9:30 - 13:30
  • Lekua: openlab (Udal Elkartearen egoitzan)
  • Izena-ematea: formularioa [+]
  • Izena emateko azken eguna: abenduaren 19a

6. Abenduaren 29 eta 30. Robotika (aurrez aurreko 2 saio) info[+]

Ikastaro hau 7-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta bi saiotan banatuko da.

Lehen saioan Hainbat proiektuen bidez, praktikak egingo dituzte egiturekin (barrak, ardatzak, korapilo motak, konexioak , finkapenak eta artikulazioak ) eta transmisioekin (poleak, palankak, engranajeak, pinoi-kremailera , torloju amaigabea…). Bigarren saioan eszena birtualen eta eraikuntzen diseinua landuko dute, bideo-jokoaren ingurunea eta atmosfera definituz eta eraikuntzak eta objektuak 3Dn diseinatuz eta modelatuz.

  • Hizlaria: Doplay
  • Parte hartzaileak: 2013-2015 bitartean jaioak
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Ordutegia: 9:30 - 13:30
  • Lekua: openlab (Udal Elkartearen egoitzan)
  • Izena-ematea: formularioa [+]
  • Izena emateko azken eguna: abenduaren 19a

Informazio gehiago

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Tel. 943 890808,
  • enpresa@urolakosta.eus