Berriak

Epe ertain eta luzera eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko programaren abiarazpen saioa, uztailaren 18an

Jardunaldia online eskainiko da, goizeko 12:30-13:30 bitartean eta helburu izango du programan parte hartzeko interesa erakutsi duten enpresei hurrengo pausoen berri ematea eta izena eman ez dutenei programa ezagutzera ematea. 'Enpresen iraunkortasuna: etorkizunari begiratzeko funtsezko palankak' izenpean, programaren helburua da eskualdeko enpresen jarraipena bermatzea, epe ertain eta luzera haien jasangarritasunean eragina izan dezaketen arrazoi nagusiak jorratuz, hala nola enpresen ondorengotzari, kudeaketaren optimizazioari edota eskualdeko talentuari lotutako gaiak.

2023·07·10


Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdean errotuta dauden negozioei laguntza eskaini nahi die eta horretarako ‘Enpresen iraunkortasuna: etorkizunera begiratzeko funtsezko palankak’ programa jarri du abian, hain zuzen epe ertain eta luzera eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko.

Horretarako, programaren helburu nagusia da enpresen beharren detekzio goiztiarra egitea, modu horretara, Urola Kostako enpresen jarraipena epe ertain eta luzera bermatzeko eta horrekin batera, etorkizunera begira horien iraunkortasuna, lehiakortasuna eta garapena ere bermatzeko.

Programaren abiarazpen saioa, uztailaren 18an

Enpresentzat ezinbestekoa da etorkizunean enpresaren iraunkortasuna jokoan jar lezaketen ekintzei aurrea hartzea, aldagai desberdinek jar baitezakete negozio baten jarraipena arriskuan.

Horregatik, programa honen bitartez, enpresen egoera hiru mailatan aztertuko da:

  • Jabetza: enpresa-ondorengotza, jabetza-aldaketak…
  • Enpresa-kudeaketa: ingurunearen joerak, kudeaketa estrategikorako tresnak, negozioan eragina duten aldagaien detekzioa…
  • Talentua eta taldea: taldearen motibazioa eta inplikazioa eta hazteko duen gaitasuna.

Edozein kasutan, programari hasiera emateko eta parte hartzeko interesa erakiutsi duten enpresei datozen urratsen berri emateko eta programa ezagutzen ez dutenei honen berri emateko, abiarazpen saio bat egingo da datorren asteartean, uztailak 18.

Saioa online izango da, goizeko 12:30-13:30 bitartean eta hau da jardunaldiaren gai zerrenda:

  • 12:30 Aurkezpena eta saioari hasiera ematea
  • 12:40 Enpresen iraunkortasuna: enpresen ondorengotzatik haratago, enpresetan aintzat hartu beharreko alderdi kritikoak (kudeaketa eta talentua)
  • 13:10 Programaren edukia (formakuntzen edukia eta banaz-banakako aholkularitza zerbitzuaren ikuspegia)
  • 13:30 Saioaren amaiera, galderetarako txanda eta izen-ematea

Proiektu osoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza du, "Gipuzkoako Eskualdeen Sustapena: Urola Kosta ekimena sustatzeko" programaren baitan.

Izen-ematea

Saioan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, ondorengo esteka beteaz.

Era berean, programan izena eman nahi duten enpresek ondorengo galdetegia bete behar dute.

Argibideak eta informazio gehiago

Urola Kosta Udal Elkartea

Enpresa zerbitzua

  • enpresa@urolakosta.eus
  • 943 89 08 08