Berriak
Atzealdea

EMA+Indartzen programaren 2. edizioan izena emateko azken egunak

Izena emateko azken eguna azaroaren 9a izango da. Ekimena eskualdeko emakumeei zuzenduta dago, bereziki laneratzeko zailtasunak dituztenei eta programa baliabide digitalen bitartez burutzeko autonomia eta aukera dutenei.

2022·11·04


EMA+Indartzen ekimen berritzailea iaz jarri zen lehen aldiz martxan, hain zuzen, emakumeak erdigunean jarri eta ahalduntzeko eta lan munduan murgiltzeko.

EMA+Indartzen eskualdeko emakumeei bideratutako programa da, eta, bereziki, laneratzeko zailtasunak dituztenei eta programa baliabide digitalen bitartez burutzeko autonomia eta aukera dutenei zuzenduta dago.

Izen ematea eta programaren xehetasunak

Izen ematea oraindik zabalik dago, azaroaren 9a arte eta Udal Elkartearen egoitza elektronikoan egin daiteke. Edozein kasutan, tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, aurrez aurre Udal Elkartean egin dezakete (08:00-14:00 bitartean).

40 orduko prestakuntza prozesua izango da, 4 orduko 10 saiotan banatua. Ikastaroak bi aste iraungo ditu, hain zuzen ere, azaroaren 17tik 30era. Saio guztiak goizez izango dira; 09:30etik 13:30era, Udal Elkartearen egoitzan. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek bakarkako 3 coaching saio jasoko dituzte.

Era berean, azaroaren 10ean irekiera saioa egingo da 10:00etatik 12:00etara eta bertan, programaren xehetasun guztiak azaltzeaz gain, bakarkako saioen egutegia adostuko da partaide bakoitzarekin.

Argibideak edota informazio gehiago jasotzeko:

Enplegu Zerbitzua (Vanessa Garcia, Olaia Sainz)

  • Tel. 943890808
  • lanpoltsa@urolakosta.eus