Berriak
Atzealdea

Badator berriro enpresen eraldaketarako “ETE Digitala Urola Kostan” laguntza ekimena

Egitasmoaren berri emateko online informazio saioa egingo da urtarrilean

2022·12·19


Digitalizazioa funtsezko alorra bilakatu da enpresen eraldaketarako. Informazio teknologien aplikazioek negozio adimentsu, eraginkor eta elkarrekin lotutakoak ahalbidetu dituzte. Digitalizazio prozesu horretan, baina, ezinbestekoa da datuen kudeaketa integral egoki bat izatea enpresen eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko.

Eta hain zuzen horretarako jarri du abian Udal Elkarteak “ETE digitala Urola Kostan” egitasmoa. Honen bitartez, eskualdeko enpresa ertain zein txikiei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntza eskaini nahi zaie, digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman ditzaten eta enpresaren baitako data-estrategiak garatu ditzaten, gobernantza sistema egokiak ezartzeko eta, funtsean, baita lan lerro estrategikoak identifikatzeko ere.

Ekimena %100 diruz lagunduta dago eskualdeko enpresentzat eta fase hauek izango ditu:

• Sentsibilizazioa

• Enpresaren heldutasun digitalaren diagnosia

• Ibilbide-planaren garapena

• Lehen urratsak emateko laguntza

Egitasmoa 2023.urteko ekaina arte luzatuko da eta lau urrats nagusi horiek oinarri hartuta garatuko da. Lehena SENTSIBILIZAZIO fasea izango da eta hemen, eskualdeko enpresek gaiarekiko kontzientzia har dezaten egingo da lan.

Online informazio saioa urtarrilean

Ekimenaren berri eman eta eskualdeko enpresei egitasmoaren inguruko xehetasunak azaltzeko informazio saioa egingo du Urola Kostako Udal Elkarteak urtarrilean.

Argibideak eta izena emateko

Egitasmoan izena emateko enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar da, ondorengo datuak emanaz:

  • Enpresaren izena
  • IZK
  • Harremanetarako pertsonaren izen abizenak
  • E-mail
  • Telefonoa

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresa Sustapeneko eta Enpresentzako Zerbitzuak (Aintzane Ruesgas)

  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus