Aniztasunaren kudeaketa
Aniztasunaren kudeaketa
Zer da "Aniztasunaren Kudeaketa Urola Kostan" programa?
Azken urteotan testuinguru ekonomiko eta sozialean izan diren aldaketen eraginez, inoiz baino aniztasun handiagoa dago enpresetan. Jatorri, ezagutza eta motibazio desberdinetako pertsonakbiltzen dira gaur egungo enpresetan; ondorioz, kudeaketa-mekanismo tradizionalak jadanik ez dira eraginkorrak. Eta, aldi berean, desberdintasun horiek aukera berriak sortzen dizkiete erakundeei eraginkorragoak eta berritzaileagoak izateko. “Aniztasunaren Kudeaketa Urola Kostan” egitasmoaren bidez, erronka horiei aurre egiten, aniztasunaren onura potentzialak aprobetxatzen eta izan ditzakeen ondorio negatiboak minimizatzen lagundu nahi zaie Urola Kostako eskualdeko enpresei.
Kudeaketa, erremintak, mahaia
Ekimen honen helburu nagusia aniztasun arloa lantzeko lankidetzako mahai publiko pribatua sortzea izan da, batetik, enpresek aniztasuna kudeatzeko bakartasun sentimendua gainditzeko; eta, bestetik, aniztasunaren kudeaketak onurak partekatzeko.
Aniztasuna modu integralean lantzen duten aditu eta aholkularitza-etxe gutxi daude, eta are gutxiago enpresa txiki eta ertainen errealitatea bereziki lantzen dutenak. Badira aniztasunaren faktore bat edo batzuk lantzen dituztenak, baina ez guztiak (edo gehienak batera lantzen dituztenak). Horrez gain, enpresek beraien gertuko esperientzietatik izan dezaketen gertutasunagatik gehiago baloratzen dute. Hori dela eta, ELKAR-ANITZ lankidetzako mahai publiko pribatua aniztasunaren faktoreak (generoa, ezgaitasun funtzionalak, hizkuntza, adina...) era integralean lantzeko gunea izan da.
Mahaia, nolabait, Urola Kostako enpresa-sarearen topagune izan da. Guztira, eskualdeko 6 enpresek hartu dut parte; hain zuzen ere, 584 langile baino gehiagok.
Aniztasunaren kudeaketari dagokionez, enpresa bakoitzak bere beharrak eta tresnak gainerakoekin partekatzeko gunea izan da mahaia. Aldi berean, mahairatutako beharrei ahalik eta erantzun egokienak emateko asmoz, alegia, erronka amankomunei irtenbide berritzaileak garatzeko, hainbat euskarri garatu dira elkarlanean; azkena, SOKA eta TIRA euskarria izan da.
Ekimenak beste hainbat erreminta ere emen ditu fruitutzat. Hala nola;
- Gida orokorra, enpresentzat lagungarri aniztasuna kudeatu eta aplikatzeko.
- Jardunbide egokiak: oinarrizko kontzeptuak eta jardunbide egokiak.
- Soka eta tira: adinaren aldagaia eraginkortasunez kudeatzeko euskarri-erreminta da.
Proiektu hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Gipuzkoaren sustapen ekonomikoa bultzatzea eskualde ikuspuntuaren ekarpenaren bidez" izeneko programaren baitan (2019ko deialdia, GAO, 2019-04-01, 62 zk).
Enpresa parte-hartzaileak
GUREAK desgaitasunen bat duten pertsonentzako –lehentasunez, adimen-desgaitasunen bat duten gipuzkoarrentzako– lan-aukera egonkorrak eta egokituak sortzen eta kudeatzen dituen euskal enpresa-taldea da.
Ondozabal Group ingeniaritza eta industria-mekanikaren arloko enpresa-talde bat da. Talleres Ondozabal, SA talde horretako enpresetako bat da. Aia-Orion (Gipuzkoa) dago kokatuta, eta serie labur-ertainak mekanizatzen ditu.
ZUE SL 1987an sortutako galdaragintza-enpresa bat da, sektorean 31 urteko esperientzia duena. Galdaragintza ertain eta astunaren arloan jarduten du Zumaian (Gipuzkoa) duen instalazioan. Lan hori egiteko, puntako teknologia eta goi-prestakuntzako lan-taldea ditu.
Zumaiena Zumaian kokatutako ikastetxe kontzertatu bat da. Langileek eta familiek bultzaturiko hezkuntza-proiektua du, Zumaian errotua, beste hainbat profesional eta erakunderekin elkarlanean. Kalitatezko hezkuntza eskaintzen du, euskalduna, euskal kulturan oinarritua, aniztasuna zaintzen duena, integratzailea eta ez-diskriminatzailea, beste kulturetara eta familia-mota orotara irekia eta ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra, 0 eta 18 urte arteko ikasleentzat.
KL katealegaia duela zenbait hamarkada sortu ziren tokiko ekimenetatik dator; gaur egun, KL enpresa osatu arte.Desgaitasunen bat duten pertsonentzat enplegua sortu edota mantentzeko funtzio soziala eta enpresa liderrekin elkarlanean arituz industria-hornitzaile izaera uztartzen ditu.
Argibideak eta izen-ematea
Argibideak jasotzeko edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan.
Urola Kostako Udal Elkartea
- Eli UZkudun, Idoia Etxarri
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.
Navigation Menu
- Enpresentzako zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Aholkularitza
- Lankidetzaguneak
- Lan bitartekotza
-
Programak
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mahai estrategikoa
- Urola Kosta sortzailea
- Bateratzen programa
- Mikropreben
- Hobetu prebentzioa
- Hazilan enpresak
- Hazinnova
- Mugikortasun plana
- Enpresa euskaraz handitzen
- ETE Digitala
- Ostiral teknologikoak
- Zibersegurtasuna
- Aniztasunaren kudeaketa
- Mugikortasun elektrikoa urola kostan
- Denontzako industriaguneak
- Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea
- Energia Alorreko Informazio Gunea