Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu

Baliabideak eta espazioak

Zure eskura

Hainbat baliabide eta espazio ditugu zure negozio ideia aztertu eta lantzeko edo enpresa berria martxan jartzeko:

  • Ekiten gunea: beste ekintzaileekin elkarlanean aritzeko
  • Gela eta ekitaldi aretoa: egun edo saio batzuetarako alokatzeko
  • Enpresagune: zure enpresaren bulego iraunkorra jartzeko.

Informazioa jaso edo eskaera egiteko, bete eta bidali beheko formularioa, edo jarri harremanetan gurekin

Urola Kostako Udal Elkartea

Ekintzaileentzako zerbitzuak

Ekiten gunea

Ekiten gunea ekintzaileentzako lanerako espazio berria da. Bertan zure enpresa-egitasmoa landu eta garatzeko doako bulego partekatua izango duzu eskura. Espazio honek, zure ideia lantzen duzun bitartean, gainerako ekintzaileekin partekatzeko aukera eskaintzen dizu, sinergiak eta ideiak sortzeko, proiektuak garatzeko... Hau da, bulego ireki eta kolaboratzailearen kontzeptupean funtzionatzen duen gunea da.

Ekiten gunearen ezaugarriak: Bulegoko altzariak, Internetera konexioa, bere sarrera, komunak (elbarrientzako egokituta)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 08:00-14:30

 

 

 

Prestakuntza gela eta ekitaldi aretoa

Udal Elkarteak ekitaldien aretoa eta prestakuntza gela eskualdeko enpresa eta elkarteen eskura jartzen ditu, alokatzeko, bilerak, aurkezpenak edo antzeko ekitaldi eta saioak egiteko.

Ekitaldi aretoa

  • 75 pertsona, proiektorea, pantaila, ordenagailua, internet, aulkiak (idazteko apalarekin)
  • Egin daitezke aurkezpenak, batzarrak, ikastaroak, mintegiak...

Prestakuntza gela

  • 18-20 pertsona, proiektorea, pantaila, ordenagailua, internet, mahai eta aulkiak
  • Egin daitezke ikastaroak, bilerak, mintegiak...

Ondoren dituzu gelak eta aretoak alokatzeko araudia (arauak eta prezioak) eta eskabidea egiteko eredua.

Udal Elkarteak hainbat bilera-gela eta areto alokatzeko aukera ematen die eskualdeo elkarte eta enpresei. Araudi honetan daude zehaztuta aretoen ezaugarriak eta alokatzeko baldintzak.
Bete eskabidea eta bidali Udal Elkartera.

 

Enpresagune

Urola Kostako Udal Elkarteak lokalak edo moduluak eskaintzen ditu merkatu librean baino alokairu baxuagoan.

Urola Kostan lanean ari diren edo edo abian jarriko diren zerbitzu enpresei zuzenduta daude.

Lokalen ezaugarriak

Habiaratutako portletak
Web Form
Informazioa eta eskabideak

Enpresaguneko lokalei buruz edo aloka daitezkeen gela eta aretoei buruz informazio geiago nahi baduzu, bidali mezua.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA