Berriak

Generoari lotutako arrakala digitalaren harira aurrez aurreko topaketa bat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

2023·05·03

Generoari lotutako arrakala digitalaren harira aurrez aurreko topaketa bat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Martxoan abian jarritako zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpainaren baitan, bereziki emakume langile, ekintzaile eta arduradunei zuzendutako aurrez-aurreko saioa egingo da maiatzaren 17an, ZIURen (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) eskutik.

Apirilaren 17an hasiko da 45+ Indartzen ekimenaren 6. edizioa

2023·04·05

Apirilaren 17an hasiko da 45+ Indartzen ekimenaren 6. edizioa

Egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik dago oraindik, hilaren 13a bitarte.

Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko eta elkarlanerako harreman-sarea ehuntzeko topaketa saioa, apirilaren 27an

2023·04·03

Kultura eta Sormen Industrien sektorea suspertzeko eta elkarlanerako harreman-sarea ehuntzeko topaketa saioa, apirilaren 27an

Irungo Factoryko eraikinean izango da topaketa, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara eta helburu izango du elkar-ezagutzarako bideak, espazioak eta testuinguruak sortzen jarraitzea, harreman sarea zabaltzeko eta lankidetzan, irismen handiagoko proiektuak gauzatzeko aukerak aztertzeko. Izen ematea zabalik dago apirilaren 25a bitartean.

Urola Kostako Soldadura Zentroko ikasleak ere, ingurumenaren alde lanean

2023·03·31

Urola Kostako Soldadura Zentroko ikasleak ere, ingurumenaren alde lanean

Ikasketa programan jasotakoari jarraiki, 2. mailako ikasleek 30m3ko edukiontzia eraiki dute eta hori eskualdeko hiru garbiguneetako batean kokatuko da.

ZAINDU LAN POLTSA zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak, ZAINDU UROLA KOSTA programaren harira

2023·03·28

ZAINDU LAN POLTSA zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak, ZAINDU UROLA KOSTA programaren harira

Lan poltsa honen helburua da zaintza sektoreko eskaintzak kudeatzea eta sektore honetan lan egiten duten langileak lan poltsa horretan txertatzea, zaintza arloan dauden eskaintzei ahalik eta erantzun azkarrena eta hoberena emateko. Lan poltsa zaintzaileak behar dituzten familiei zein erakundeei edota zaintza sektoreko eskaintzetan parte-hartu nahi duten langileei zuzenduta dago eta izena emateko 943 89 08 08 telefonora deitu edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi behar da.

Apirilaren 17an hasiko dira Coworking espazioaren eraikuntza lanak, UKUEk sustatuta

2023·03·22

Apirilaren 17an hasiko dira Coworking espazioaren eraikuntza lanak, UKUEk sustatuta

Coworking espazioen helburua da eskualdeko ekintzaileek zein enpresa sareek elkarlanerako gune bat izatea.

Digitalizazioari loturiko ikastaroak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko negozioei zuzenduta

2023·03·21

Digitalizazioari loturiko ikastaroak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko negozioei zuzenduta

Gipuzkoako Ingeniari eskolarekin elkarlanean, "OAPR Acelera Pyme" programaren baitan guztira 7 ikastaro desberdin eskainiko ditu eskualdeko enpresa eta autonomoei zuzenduta, bereziki hiri-ekonomia jarduerekin lotura dutenak: merkataritza, zerbitzuak, ostalaritza, turismoa… Helburua da eraldaketa digitalaren alorrean negozioak sentsibilizatzea eta teknologia berrien ezarpenean trebatzea.

Zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina abiaraziko du Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko enpresei zuzenduta

2023·03·08

Zibersegurtasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina abiaraziko du Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko enpresei zuzenduta

ZIURen (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa) eskutik, guztira 3 jardunaldi antolatu ditu Udal Elkarteak: martxoaren 22an lehena, apirilaren 19an bigarrena eta maiatzaren 17an azkena.

Bueltan da 45+ Indartzen prestakuntza-programa; 45 urte edo gorako herritarrak lan-munduan murgildu daitezen

2023·02·27

Bueltan da 45+ Indartzen prestakuntza-programa; 45 urte edo gorako herritarrak lan-munduan murgildu daitezen

Egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da martxoaren 1etik apirilaren 13a bitarte. Ekimenaren inguruko informazio saio bat egingo da martxoaren 30ean.

Autonomoei eta Kultura eta Sormen Industrien alorrari zuzenduriko informazio saioak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak martxoan

2023·02·23

Autonomoei eta Kultura eta Sormen Industrien alorrari zuzenduriko informazio saioak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak martxoan

2 saio egingo dira, autonomoen erregimen berriaren ingurukoa lehena, martxoaren 7an autonomoei zuzenduta eta “Artistaren Estatutua”ren ingurukoa bigarrena, 14an, sortzaileei zuzendutakoa.