ENPRESAK 2017·02·01
Prince programa, eskualdeko enpresentzat, enpresaren antolakuntza edo ekoizpen prozesuak hobetzeko.
Enpresek EHU eta Tnikako adituen aholkularitza jasoko dute.
ENPRESAK 2017·01·30
Bateratzen programa, eskualdeko enpresentzat, pertsonak enpresaren estrategiarekin bateratzeko.
Zein puntutaraino daude pertsonak zure enpresaren estrategiarekin lerrokatuta? Zure sektore bereko beste enpresekin alderatuz, zure enpresaren egoera ezagutu nahi al duzu?
ENPLEGUA 2017·01·21
HAZILAN, eskualdeko enpresa eta gazte langabeentzako proiektua. 3. edizioa.
Informazio saioa otsailaren 1ean, xehetasun guztiekin. Lehen bi edizioetan 38 pertsonek eta 13 enpresek hartu dute parte.
ENPRESAK 2017·01·12
Urola Kosta Sortzailea ekimena eta diru-laguntzak kultura eta sormen industrientzat
Helburua da kultura eta sormen industrietan diharduten eskualdeko pertsona, profesional eta enpresen azterketa egin, sektore gisa indartu eta lankidetza sustatzea.
ENPRESAK, PREBENTZIOA 2017·01·09
Hobetu prebentzioa: eskualdeko enpresa txikientzako laguntza
Lan arriskuen prebentzioan aholkularitza eskainiko die Udal Elkarteak eskualdeko enpresa txikiei. Izena emateko epea amaituko da urtarrilaren 31n. Enpresei bisita egin eta hobetzeko proposamenak egingo zaizkie.
ENPRESAK, PRESTAKUNTZA 2017·01·06
Ikastaroa Zarautzen izango da, Udal Elkartearen egoitzan. Bi saio izango ditu, urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an.
ENPRESAK, TURISMOA 2017·01·09
Kalitatea hobetzeko programa, turismo sektoreko enpresentzat (SICTED). Eman izena!
Otsailean hasiko da talde berria. Orain arte eskualdeko 60 empresa baino gehiagok eskuratu dute kalitate ziurtagiria.
ENPRESAK 2017·01·08
Udal Elkarteak laguntza eskainiko die eskualdeko enpresei Interneten geolokalizatzeko. Eskualdeko enpresen %15 egoki geolokalizatuta daude, %50 desegoki (datuak oker, geo erreferentzia ez da zuzena, argazki desegokiak...), eta %35 bilaketatan ez da agertzen.
GABONAK 2016·12·20
2017a badator. Zorionak eta urte berri on!
Udal Elkartearen eta bertako langileon izenean, Gabonak ondo igaro eta urte berri on!
ENPLEGUA 2016·12·21
Ikastaroak lana bilatzen laguntzeko, urtarrilean eta otsailean
Ikastaroak izango dira Udal Elkartearen egoitzan, 9:30etik 12:30era. Lana bilatzen lagunduko dizuten hainbat alderdi landu ahal izango dituzu.