BISION TALENT

BISION TALENT

Zer da Bision Talent?

Testuingurua:

Gaur egun, enpresetan talentua garatzeko eta erakartzeko, pertsonen enplegagarritasunean eta enpresen jasangarritasunean lanean diharduten hainbat enpresa eredu ditugu.  Talentua zaindu ez ezik, langileen garapenean balio bereizgarri gisa lantzen dihardute. Ondorioz, gainerako enpresetatik bereiztea lortzen dute, enpresarik produktiboenak izatearekin batera.

Datu ekonomikoak aztertuz gero, Gipuzkoan nahiz Urola Kosta eskualdean goranzko joera du enpleguak. Alabaina, lan merkatuak gora egin ahala, zailagoa izango da talentua mantentzea. Izan ere, Adegiko Enplegu Behatokiaren 2029 urteko eszenatokiari erreparatuz gero,  hainbat lanpostu betetzeko zailtasunak izango dira epe ertainera begira. Hala, lehiagorragoak izango dira, nabarmen, talentua erakartzen eta mantentzen dakiten enpresak.

Helburuak:

Egitasmo honen helburu nagusia enpresek talentua kudeatzeko dituzten aukerak mahairatzea, eta bide batez, talentua aldegitea ekiditeko estrategien bitartez identifikatutako mehatxuari aurre egitea da. Esan nahi baita:    

  • Talentua kudeatzeak sortzen dituen onurez jabetzea eta gaian arrakasta izan duten enpresek jarraitu dituzten estrategiak ezagutzea.
  • Europa eta mundu mailan talentua erakartzeko eta mantentzeko enpresa arrakastatsuen eredua izatea.
  • Eskualdeko enpresei talentua mantentzeko eta erakartzeko izan ditzaketen tresnak ezagutaraztea.

Enpresentzako jardunaldia

BISION TALENT: talentua oinarri, etorkizuneko enpresa helburu

  • Zure enpresa lan egiteko erakargarrria dela uste al duzu?
  • Zein estrategia garatzen dituzten eredu diren enpresek?
  • Gure enpresetan talentua erakarri eta mantentzeko zein estrategia erabil ditzakegu?

Galdera horiei erantzun asmoz, ezagutu nazioarteko eta eskualdeko jardunbide egokiak. BISION TALENT jardunaldian elkartrukatuko ditugu nazioarteko eta inguruko enpresen jardunbide egokiak, baita atzerrira joandako pertsona talentudunen esperientziak ere.

Esperientziak elkartrukatuz, talentua erakarri eta mantentzeko estrategiak eta giltzarriak ezagutarazi dira.

 

Argibideak eta izen-ematea

Informazioa jaso edo izena-emateko, jarri gurekin harremanetan.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Idoia Etxerri, Olaia Sainz
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.

Bideoa: bision talent