Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna

Ekimenaren nondik norakoak

Urola Kostako Udal Elkarteak " ZIBERSEGURTASUNA UROLA KOSTAKO ENPRESA EHUNEAN” izeneko egitasmoa abian jarri du. Proiektuaren hartzaileak, bereziki, 10-99 langile dituzten eskualdeko enpresak dira.

Enpresek euren sistema informatikoak babesten hasi behar dute eta, horretarako, jarraibide eta protokoloak ezarri behar dituzte. WannaCry erasoaren kasuan, esate baterako, enpresa askok itxuragabeko neurriak hartu zituzten. Besteak beste, ekoizpen-kate osoa gelditzea edota sistema informatiko guztiak gelditzea, horiek kutsatuta zeuden edo kutsatzeko arriskua zuten baieztatu gabe.

Ertzaintzak, eraso honen ondorioz, 2.400 salaketa inguru jaso bazituen ere, euskal enpresa askok arazo hori enpresa handiena dela soilik pentsatzen jarraitzen dute. Gainera, denek ez dituzte eraso horiek salatzen, ondorengo beldurrak direla medio:

  • Ospe galera
  • Gaizkileen errepresaliak
  • Eraso bat jasan dutela onartzea

Ekimen honekin, beraz, ondorengo helburuak lortu nahi ditugu:

  • Enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa izatea
  • Zibererasoei aurre egiteko, eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea

Ekintzak

Proiektuaren hartzaileak, bereziki, 10-99 langile dituzten eskualdeko enpresak dira. Parte hartzeko beharrezkoa izango da, aurrez, izena ematea.

INFORMAZIO JARDUNALDIA  -BERTAN BEHERA-

  • Hizlariak:
    • Igor Unanue, S21sec  etxeko bazkidea  
    • Andoni Valverde, Iberdrolako segurtasun arloko arduraduna
  • Data: Martxoak 1, 09:15 – 11:15 (2 ordu)
  • Helburua: Enpresek egungo zibererasoen inguruko informazioa eskuratzea.  

 

IKASTARO PRAKTIKOA

  • Hizlaria: Miguel Fernández, Mondragon Unibertsitateko irakaslea
  • Data: Azaroak 29, 09:15 – 13:15 (4 ordu)
  • Helburua: Zibererasoei aurre egiteko eskuragarri dauden baliabideak ezagutzea eta enpresa bakoitzaren errealitatera egokitzeko aholkuak jasotzea.

 

KOMUNIKAZIO EKINTZAK: 

  • Ziber-Buletin informatiboaren sorrera: hilabetero Udal Elkarteko informazio zerbitzuan harpideta bidaliko da (Malware prebentzioa, Phishing,  SPAM,  Segurtasuna helbide electronikoan,  Clickjacking, Intenertaren erabilpen segurua,  Segurtasun logikoa: pasahitzak,  Giza-ingenieritza,  Informazio konfidentziala, ...)
  • Infografia bidezko bideo laburra garatzea. Bideoa, Udal Elkartearen youtube kanalean eskuragarri egongo da.
  • Zibersegurtasunari buruzko triptiko digitala. Udal Elkartearen informazio zerbitzuaren harpidedunei helaraziko zaie.

 

 

Argibideak eta izen-ematea

Informazioa jaso edo izena-emateko, jarri gurekin harremanetan.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Aintzane Ruesgas, enpresa teknikaria
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.

Bideoa: Zibersegurtasuna