Denontzako industriaguneak
DENONTZAKO INDUSTRIAGUNEAK
Aurrekariak
Gaur egungo gizartea gero eta anitzagoa da eta horregatik, hain zuzen ere, aniztasuna gizartearen garapenerako faktore erabakigarrienetako bat da. Industria arloan, baina, aniztasun hori betetzea ez da lan erraza, izan ere emakumeak populazio aktiboaren %47a badira ere, industria sektoreko lanpostuetan %20ak soilik jarduten baitu.
Enpleguaren sustapena eta eskualdeko enpresa ehunaren lehiakortasuna areagotzea izanik Urola Kostako Udal Elkartearen erronka nagusietako bat, aniztasuna gizartearen garapenerako oinarri gisa ulertuta, industrian lana egiten duten emakumeak mantendu eta berriak erakartzea ezinbestekoa da.
Hori lortzeko bidean lehen urrats gisa “Denontzako industria-guneak” deituriko egitasmo parte-hartzailea abiarazi da genero ikuspegia ardatz hartuta, eskualdeko industria-guneetan bereziki emakume langileen segurtasuna bermatzeko ekintzak eta neurri zuzentzaileak hartzeko lanketa egiteko.
"Denontzako Industria-guneak" ekimenaren bitartez Abendaño/Errotaberri/Urteta industria-guneetako diagnostikoa egingo da lehenbizi eta asmoa da,ondoren, ekimena eskualdeko gainerako industria-guneetara zabaltzea.
“Puntu Beltzen Mapa” bat baino gehiago
Inguru bat “betaurreko moreekin” aztertzeak, erasoekiko segurtasun-gabeziaz gain, beste esparru asko ukitzen ditu, batzuetan nahikoa aintzat hartzen ez direnak hirietako plangintzan eta diseinuan. Prozesuaren helburua industriagune horietan genero-ikuspegitik aztertuta dituzten gabezia horiek detektatu eta konponbideak proposatzea da.
Parte-hartzeko aukera ezberdinak
- Alde batetik, galdetegi digital bat prestatu dugu , URRIAren 28ra arte abian izango duguna. Mesedez, posible baduzue, inkesta osatzea eskertuko genizueke: Eus: https://form.jotform.com/222862628815362
- Bestetik Whatsapp bitartez ekarpenak egiteko zerbitzua zabaldu dugu: 649 254 109 zenbakira argazkiak bidal ditzakezue, industriagune horietan identifikatutako arazoa kokatu eta azaldu ahal izateko.
Informazio gehiago
Enpresentzako Zerbitzuak, (Aintzane Ruesgas)
- Tel: 943 890808
- Email: enpresa@urolakosta.eus
Navigation Menu
- Enpresentzako zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Aholkularitza
- Lankidetzaguneak
- Lan bitartekotza
-
Programak
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mahai estrategikoa
- Urola Kosta sortzailea
- Bateratzen programa
- Mikropreben
- Hobetu prebentzioa
- Hazilan enpresak
- Hazinnova
- Mugikortasun plana
- Enpresa euskaraz handitzen
- ETE Digitala
- Ostiral teknologikoak
- Zibersegurtasuna
- Aniztasunaren kudeaketa
- Mugikortasun elektrikoa urola kostan
- Denontzako industriaguneak
- Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea
- Energia Alorreko Informazio Gunea