Klima-aldaketa errealitate bat da jada, eta mundu mailako ingurumen-erronka premiazkoenetako bat da.
2015ean onartutako Pariseko Akordioaren helburua klima aldaketari aurre egitea da, horretarako munduko tenperaturaren igoera 2ºC-tik oso behera mantentzea da, eta 1,5ºC-ra mugatzeko ahaleginekin jarraitzea. Komunitate zientifikoa argia da zentzu horretan, eta akordioari jarraiki irmoki adierazi zuen 2018an berotzea 1,5ºC-ra mugatzeak zekarren erronka. Urteak pasa eta erronka are handiagoa da, berotegi-efektuko gasen emisioak etengabe gora egiten ari baitira. Honen aurrean, administrazio, erakunde, enpresak zein norbanakoak lanean dabiltza Berotegi Efektuko Gas horiek murriztu eta trantsizio energetikoa eman dadin, eta horrela eskualde mailan, 2030.urterako, guztion artean lortu behar diren helburuak lortu daitezen:
Helburu hauek betetze aldera, lege, dekretu, estrategia eta plangintza desberdinak osatzen ari dira maila desberdinetan, eta enpresek, erakunde publikoek nahiz norbanakoek bertako betekizunak kontutan hartu beharko dituzte, eskualdean ere helburu horiek lortzeko. Enpresa moduan lortu beharreko betekizunak ezagutzeko Enpresentzako betebeharrak atalera jo.
Eta Urola Kostan zer?
Urola kostako Udal Elkarteak ere erronka horiei erantzuteko lanean dihardu sektore desberdinei (industriak, enpresa txikiak, merkataritza, hezkuntza, udalak...) zerbitzuak, formakuntza eta laguntza eskainiz baita eskualdeko mailako azterketak, planak, behatokiak...ere sortuz.
Zenbat energia kontsumitzen dute Urola Kostako industria eta zerbitzuek?
Iturria: Udalsarea 2030 (2020. urteko datuak)
Energiaren alorreko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
4/2019 LEGEA, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak, bere III. tituluan, sektore pribatuari egiten dio erreferentzia (industria-sektorea, zerbitzu pribatuak eta merkataritza, bizitegi-sektorea eta garraio pribatuak). 254/2020 DEKRETUAK, azaroaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak, xedatu egiten du aipatutako Legea.
Industria-sektorearentzat, zerbitzu pribatu eta merkataritzaren sektorearentzat eta garraio pribatuaren sektorearentzat, legeak funtsezko obligazioak jasotzen ditu energiaren kontsumoa gutxitzeko eta eraginkortasun energetikoa sustatzeko. Obligazio hauek enpresa-tipologiaren arabera ezartzen dira.
NOLA JAKIN ZURE ENPRESAK BETEBEHARRAK OTE DITUEN ETA ZEINTZUK
Dirulaguntza hauen eskaintzari dagokionez, Gipuzkoa, Euskadi eta Estatu mailan hurrengo erakundeak topa ditzakegu:
GIPUZKOA: Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza programa desberdinak ditu gaika antolatuta daudenak. Enpresek beraien energia efizientzia hobetzeko, energia berriztagarrien arloa lantzeko, formakuntzarako edota mugikortasunerako “Ingurumena” gaia edo “Enpresa kudeaketa” gaia hauta dezakete. Laguntzen diren hainbat arlo: Karbono aztarnaren kalkulua, Energia komunitateak, Energia berriztagarriak, Eraginkortasun energetikoa, Trantsizio ekologikoa, elektromugikortasuna eta energia metaketa.
EAE: Euskadi mailan, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bidez, laguntza desberdinak topa daitezke enpresetan energia aurreztea eta efizientzia helburu dutenak, baita ekipo eta prozesuetan teknologiak hobetzeko, energia berriztagarriak txertatzeko eta energia-kudeaketarako sistemak jartzeko ere. Gainera, energia ikuskaritzak egiteko laguntzak ere egon ohi dira. Mugikortasunari dagokionez, garraioa eta mugikortasun efizienteak eta mugikortasun elektrikoa sustatzeko laguntzak egoten dira.
ESTATUA: Espainiako estatuak ere IDAEren bidez hainbat programa ditu, non enpresak laguntzen dituen beraien energia efizientzia hobetzeko eta energia berriztagarriak instalatzeko, baita energia metaketarako ere. Mugikortasunerako eta ibilgailuentzako ere laguntza programak daude.
Trantsizio ekologikorako eta erronka demografikorako ministerioko web orrian ere aurki daitezke energia efizientzia eta berriztagarriei buruzko laguntzak, baita mugikortasunerakoak ere.
Energia ezinbestekoa da gizartearen egunerokotasunean zein garapen ekonomikoan, inguratzen gaituen guztiak energiari esker funtzionatzen baitu: industria-prozesuak, zerbitzuak, mugitzeko erabiltzen dugun garraiobidea, klimatizazioa, etxeetako zein lantokietako eta industrietako argiztapena, etab.
Gaur egun energiaren gehiegizko erabilera egiten ari gara, eta gainera, erabiltzen ditugun energia iturriak kalteak eragiten dituzte ingurumenaren zein pertsonen osasunean, baita arlo ekonomikoan ere. Horregatik gaur egungo hierarkia aldatzea ezinbestekoa da:
ENERGIA AURREZPENA ETA ERAGINKORTASUNA
Energia-eraginkortasunaren kontzeptuak edozein jardueratan ahalik eta energia-baliabide gutxien erabiliz emaitzarik onenak lortzeko gaitasuna da. Eraginkortasun energetikoa aplikatuz, gure jardueraren errendimendu bera eta konfort bera mantentzen saiatzen gara, baina kudeaketa-eredu jasangarriak, ohitura arduratsuak eta berrikuntza teknologikoak erabiliz.
Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko hainbat enpresekin batera egindako lanketa baten bidez “Energia aurrezte eta eraginkortasuna hobetzearen neurrien gida” argitaratu du. Bertan azaltzen diren neurriak ezartzeko azkarrak, inbertsio txikikoak eta itzulera handikoak dira.
HARTU BEHARREKO NEURRIAK
ZERBITZU SEKTOREA
INDUSTRIA SEKTOREA
1.Kontratatutako potentzia murriztea
BAI
BAI
2.Argiteria LEDekin ordezkatzea
BAI
BAI
3.Zelula fotosentikorrak instalatzea
EZ
BAI
4.Ordu etengailuak instalatzea
BAI
EZ
5.Presentzia detektagailuak jartzea
BAI
BAI
6.Monitorizazio sistema ezartzea
EZ
EZ
7.Eguzki babesa erabiltzea
EZ
BAI
8.Zurrusta-haustekoak instalatzea
BAI
BAI
9.Aire gortina instalatzea
BAI
EZ
10.Eguzki instalazio fotovoltaikoa teilatuetan
BAI
BAI
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
Gaur egun energia berriztagarriak erabiltzeko trantsizio-une batean gaude, horrela energia fosilak ordeztuz. Baina zer dira energia berriztagarriak?
Energia berriztagarria etengabe berritzen den eta agortezinak diren iturri naturaletatik lortutako energia da, eta gainera, energia garbia da, hau da, ez du berotegi-efektua eragiten duen emisiorik eragiten. Hala ere, denbora unitateko energia erabilgarriaren kantitateari dagokionez mugatuak dira energia berriztagarriak.
Eguzki-energia: eguzki-erradiazioaz baliatzen da elektrizitatea edo beroa sortzeko. Horrela, eguzki-energia fotovoltaikoa eta eguzki-energia termikoa bereizten dira.
Energia hidraulikoa: ibai eta erreketako ura erabiltzen da zentral minihidrauliko baten bidez elektrizitatea sortzeko.
Itsasoaren energia: olatuen, mareen edo/eta itsas korronteen mugimendua aprobetxatuz, energia elektrikoa sor daiteke.
Energia eolikoa: aire-masak erabiltzen dira horietan dagoen energia zinetikoa elektrizitate bihurtzeko, haize-erroten bidez.
Biomasa: materia organikoa energia-iturri gisa aprobetxatuz energia elektrikoa edo energia termikoa sortzen da.
Geotermia: lurraren gainazalaren azpian bero moduan dagoen energiari esker, energia elektrikoa edo energia termikoa sor daiteke.
Aerotermia: giroko airearen tenperatura erabiltzen du energia termikoa sortzeko.
ENERGIA EZ BERRIZTAGARRIAK
Energia ez berriztagarriak mendeetan erabili diren energiak dira. Baina zer esan nahi du ez berriztagarriak izatea?
Energia mota hauek kontsumoarekin murriztu egiten dira erreserba mugatuak dituztelako, eta beraz, lehenago edo geroago agortu egingo dira. Hauen erauzketa gero eta zailagoa da, eta horrek kostua handitzea eragiten du. Gainera, energia mota hauek hondakinak sortzen dituzte eta gas kutsagarriak isuri atmosferara, arriskuak sortuz ingurumenean zein osasunean.
Denok ezagutzen ditugun energia konbentzionalak dira:
Erregai fosilak: lurpean dauden eta bertatik erauzten diren erregaiak dira, bereziki petrolioa, gasa eta ikatza. Erregai hauek, milioika urtetan zehar, lurrazalaren azpian lurperatutako materia organiko hila berotuz eta konprimituz eratu dira. Erregai depositu handi horiek egoera likidoan, solidoan edo gaseosoan egon daitezke eta zulaketaren edo meatzaritzaren bidez lurrazaletik ateratzen dira.
Petrolioa: Erregai fosil erabiliena da eta garraiorako funtsezkoa da, bertatik gasolina eta gasolioa sortzen baitira.
Gas naturala: Gas biltegiak batez ere metanoz daude osatuta. Hau prozesatu eta berokuntzarako, sukalderako eta erabilera industrialetarako erabiltzen da betez ere.
Ikatza: Ustiatu den lehen erregai fosila da. Bero-ahalmen handia dauka, eta beraz, erregai moduan edo produktu batzuk lortzeko lehengai moduan erabiltzen da.
Energia nuklearra: Energia hau zentraletan erabiltzen da energia elektrikoa sortzeko. Bertan elementu kimiko erradioaktibo batzuen fisioaren bidez lortzen da energia, batez ere, uranio-minerala erauztearen eta fintzearen bidez.
Gaur egun energia berriztagarriak erabiltzeko trantsizio-une batean gaude, horrela energia fosilak ordezkatuz. Baina zer dira energia berriztagarriak?
Energia berriztagarria etengabe berritzen den eta agortezinak diren iturri naturaletatik lortutako energia da, eta gainera, energia garbia da. Hau da, ez du berotegi-efektuko gas emisiorik eragiten. Hala ere, denbora unitateko energia erabilgarriaren kantitateari dagokionez mugatuak dira energia berriztagarriak.
ENPRESENTZAKO ABANTAILAK
Aurrezpena
Argindarraren eta gasaren faktura baxuagoa lortzea eta konpentsazio bidezko onurak lortzea.
Autohornikuntza
Burujabetza energetikoa eta energia kontsumoarekiko kontzientzia handiagoa izatea.
CO2 isurien murrizketa
Klima aldaketaren aurrean portaera hobetzea eta erantzukizun sozial korporatiboa areagotzea.
Enpresa balio diferentzial handiagoa
Ingurumenarekin gero eta ardura gehiago duen merkatu batean posizionamendu hobea lortzea.
Enplegu sorrera eta ekonomia hobekuntza lurraldean
Arlo honetako inbertsioak materialean eta eskulanean gastatzea, baita mantentzean ere.
Urola Kostako Udal Elkartearen zereginetako bat, eta horrela jasota dago Urola Kostako Energia Planean, energiarekin zerikusia duen prestakuntza, informazioa, sentsibilizazio eta partea hartzea eskaini eta sustatzea da.
MERKATU ELEKTRIKOA ETA ARGINDAR ETA GASAREN FAKTURA
Helburua: Gaur egungo merkatu elektrikoaren funtzionamendua eta argindarraren zein gasaren fakturak irakurtzen eta optimizatzen ikasteko gakoak ematen ditu, horrela energia eraginkortasunaren eta aurrezpenaren kontzeptuak ezagutaraziz.
Gaia: Energia eraginkortasuna
Enpresei zuzenduta
Eguna: 2023/09/20, asteazkena
Ordua: 09:30 – 11:30
Lekua: Urola Kostako Egoitza Nagusia
Ematen duena: Goiener Prestakuntza materiala nahi izatekotan, jar zaitez gurekin harremanetan
DOKUMENTUEN ATALA
Prestakuntza tailer pertsonalizatuak
Urola Kostako Udal Elkarteak doako prestakuntza-tailer pertsonalizatuak eskaintzen ditu. Energiarekin zerikusia duen gairen bati buruzko prestakuntza pertsonalizatua nahi duen elkarte, kolektiboren bateko kide bazara, edo norbanakoa bazara, jar zaitez harremanetan gurekin, eta atsegin handiz hartuko zaitugu.
Urola Kosta eskualdean mugitzeko, edota eskualdetik kanpo joateko, ahal den gehienetan, oinez edo bizikletaz mugitzea da gomendagarriena. Modu horretan ezinezkoa bada, garraio publikoa erabiltzea egokia izan liteke , autobusak eta trenak ingurumenean nahiz CO2 isurketetan eragin txikiagoa duten garraiobideak baitira, eta beraz, klima aldaketaren arazoari aurre egiteko modu egokiak.
Eskualdean modu jasangarriak mugitzeko mapa ezagutu ezazu.
Eskualdetik kanpo atera nahi baduzu, erabili MovEuskadi aplikazioa, garraio publikoaren erabilerarako ibilbideak denbora errealean sortuz.
Lanera joateko, edo beste edozein jardueratarako, lehentasunen ondorengo hierarkia jarraitu beharko litzake:
Klima aldaketa mundu guztian gertatzen ari den fenomenoa da, eta Urola Kostan ere nabarmena da: temperatura gero eta altuagoak; prezipitazio gutxiago baino bortitzagoak; uholde gero eta gehiago; eta itsas mailaren gorakada. Klima aldaketaren erantzule dira giza jarduerak sortutako Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurpenak.
Klima aldaketaren kalteak dagoeneko agerikoak dira, eta nahiz eta etorkizun batean BEG isuri horiek murriztea lortu, ondorioek mendeetan zehar jarraituko dute. Horregatik, klima aldaketari aurre egiteko bi ikuspuntu kontutan izatea beharrezkoa da:
Arintzea, hau da, isurtzen diren Berotegi Efektuko Gasen (BEG) murriztea batetik,
eta bestetik, horiek sortzen dituzten eraginei egokitzea, BEG sortzen duten inpaktua txikiagoa izan dadin.
Enpresek beraien Karbono aztarna kalkulatzeko kalkulagailua publikatuta dauka IHOBEK.