Enpresen mugikortasun betebeharrak

Enpresen mugikortasun betebeharrak

4/2019 LEGEA, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak, eta 254/2020 DEKRETUAK, azaroaren 10ekoa, aipatutako legea xedatzen duenak, betebeharrak ezartzen dizkie erkidegoko enpresei mugikortasunaren arloan.

 

EAEko Jasangarritasun Energetikoaren Lege eta Dekretuaren aurkezpena


4/2019 LEGEA...

  • Txanda bakoitzean 100 langile baino gehiagok lan egiten duten establezimenduek, lantokira joateko garraio-plana izan beharko dute
  • Planak garraio publikoaren edo titulartasun pribatuko ibilgailu alternatiboen erabilera ahalbidetuko dituen neurriak ezarriko ditu.
  • 100 langile horren barne sartzen dira: lantokian lan egiten dutenak, zuzeneko kontratazioko langileak bai eta autonomoak edo azpikontratatutako enpresetako kideak ere.

254/2020 DEKRETUA...

  • Lantokietarako garraio-plan bat eduki beharko dute gehienez ere 2 urteko epean (2022/11/18), dekretu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera zenbatuta.
  • Mugikortasun plan hauen berri emango zaie langile guztiei eta hauentzako eskuragarri egongo dira.
  • Garraioaren erabilera eraginkor eta jasangarriari buruzko prestakuntza-ekintzak zehaztu beharko dituzte ibilgailuak dauzkaten enpresek edo mugikortasun-plana nahitaez eduki behar dutenek.
  • Mugikortasun planen gutxieneko edukia zehazten du.