Enpresetan erabili daitezkeen energia berriztagarriak eta beraien aplikazioa

Enpresetan erabili daitezkeen energia berriztagarriak eta beraien aplikazioa

 

EGUZKI ENERGIAEGUZKI ENERGIA

 

Eguzkitik datorren erradiazio elektromagnetikoaren bidezko energia da. Eguzki-erradiazioa aldatu egiten da urtean eta egunean zehar, baita gauden tokiaren arabera ere, beraz, denbora unitateko energia erabilgarriaren kantitateari dagokionez oso aldakorra izan daiteke.

Eguzkiaren aprobetxamendua aktiboki egin daiteke, eguzki-energia fotovoltaikoa edo eguzki-energia termikoari esker.

FOTOVOLTAIKOA

Aplikazioa: Elektrikoa

Eguzki erradiazioa jasotzen da zelula fotovoltaiko izeneko gailuetan eta sektore desberdinetan eta oso zabalean (etxebizitza, hirugarren sektorea, industria, lehen sektorea…) erabili daiteke argindar moduan. Teknologia heldua da eta azken urteetan hazkundea izan du. Izan ere, teknologikoki aurrerapenak eman dira eta horrek errendimendua hobetzea, eta beraz, kostea gutxitzea ekarri du.

Autokontsumoa da instalakuntza hauen helburu, hau da norberaren kontsumorako bideratutako energia elektrikoaren ekoizpena.

Interesgarriak izan daitezke industria-nabeetako estalkiak instalazio fotovoltaikoak jartzeko, erradiazio maila altua jaso dezaketen erabilerarik gabeko eremu zabalak izan ohi baitira.

TERMOSOLARRA

Aplikazioa: Batez ere termikoa eta kasu batzuetan elektrikoa

Eguzki erradiazioa jasotzen da, kasu honetan beroa eramateko bitarteko likido batean (olio termikoa) eta sektore desberdinetan eta oso zabalean (etxebizitza, hirugarren sektorea, industria, lehen sektorea…) erabili daiteke beroa edo argindarra sortzeko. Hiru modutan aplikatu daiteke:

  • Behe tenperatura (<95ºC): ur bero sanitariorako eta klimatizaziorako.
  • Tenperatura ertaina (95-250ºC): industria-sektoreko prozesuetan beroa sortzeko (garbiketa, galdaketa, lehorketa, destilatzea, pasteurizazioa, esterilizazioa, zuriketa, tindaketak, gainazalen tratamendua, laminazioa, etab.).
  • Goi tenperatura (>2.500ºC): industria prozesuetarako elektrizitatea sortzeko.

Teknologia heldua da, eta azken urteetan inplementazio handia izan du. Gaur egungo garapen teknologikoari eta eguzki-instalazioen fidagarritasun handiari esker, instalazio horiek erraz integratzen dira eraikinetan eta industrietan.

 

BIOMASABIOMASA

 

Biomasa berehalako prozesu biologiko batetik sortutako materia organikoaren multzoa da:

  • Biomasa naturala: basoak sastrakak...
  • Gizakiaren eraldaketa batengatik sortzen den hondar-biomasa:
    • nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako jarduerek sortuak
    • nekazaritzako elikagaien eta zuraren eraldaketaren ondorioz sortuak
    • etxeko hondakinak, abeltzaintzako efluenteak, hondakin urak eta araztegiko lohiak

Gaur egun, Euskadin, gehien erabiltzen den energia berriztagarria da, gehienbat egur, pelleta edo ezpala moduan.

Aplikazioa: Termikoa

  • Biomasa berokuntzarako erabiltzen da (berogailu zein ur beroa eskuratzeko) eta bere aplikazio termikoa galdaren, berogailuen edo tximinien bidez egiten da batez ere. Galdarak dira berogailua eta bero sanitarioa aldi berean eman dezaketenak, eta gainera, industria-sektorean ere erabil daitezke (lehortze-lanetan, ur beroaren edo olio termikoaren ekoizpenena edo industria nabeen klimatizazioan)
  • Gainera, District Heating sistemen bidez beste enpresekin edota etxebizitzekin konpartitu daiteke bertan sortutako beroa.

Energia berriztagarria da, baina kontutan izan behar da energia aplikazioetarako erabiltzeak errekuntza dakarrela, eta beraz, CO2 eta airearen beste kutsatzaile batzuk isurtzen dituela. Gainera, beharrezkoa da baliabidea biltegiratzeko eta elikatzeko sistema bat izatea.

 

GEOTERMIAGEOTERMIA

 

Energia geotermikoa lurzoruan bero moduan biltegiratutako energia da.

Aplikazioa: Termikoa

  • Bero honen erabilera klimatizazio- edo bero-hozte-sistemetan, ur bero sanitarioko sistemetan eta hainbat industria-prozesutan erabili daiteke (esterilizazioak, destilazioak, garbiketak, papergintza, ehun-tratamendua, elikagai industria…), zuzenean edo bero-ponpen bidez.
  • Gainera, District Heating sistemen bidez beste enpresekin edota etxebizitzekin konpartitu daiteke bertan sortutako beroa.

Lurzoruko energia lurperatutako ur-zirkuitu baten bidez lortzen da eta orokorrean bero-ponpa bidez injektatzen du energia eraikinaren instalazioetan. Hau interesgarria da etxebizitzetan baita hirugarren sektoreko eraikinetan ere, hala nola, kiroldegiak, ikastetxeak, bulegoak, ... Aukera ematen duelarik beroa eta hotza sistema eraginkor bakar batean hornitzeko.

 

AEROTERMIAAEROTERMIA

 

Energia aerotermikoa giroko airean bero moduan biltegiratutako energia da.

Aplikazioa: Termikoa

  • Bero honen erabilera klimatizazio- edo bero-hozte-sistemetan, ur bero sanitarioko sistemetan eta hainbat industria-prozesutan erabili daiteke zuzenean edo bero-ponpen bidez.

Kanpoko bero-ponpa bidez injektatzen du energia eraikinaren instalazioetan. Hau interesgarria da etxebizitzetan baita hirugarren sektoreko eraikinetan ere, hala nola, kiroldegiak, ikastetxeak, bulegoak... Aukera ematen duelarik beroa eta hotza sistema eraginkor bakar batean hornitzeko.