UROLA KOSTAKO ENERGIA PLANA

urolakosta energia plana

2022-2026 epealdirako Energia Plana

2021ean, Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko gainerako eragileekin elkarlanean, 2022-2026 epealdirako Energia Plana diseinatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren «Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko» programaren baitan.

argazkia energia plana

ENERGIA PLANA ZENBAKITAN:

4

HELBURU
ESTRATEGIKO

24

EKINTZA

 

HELBURU ESTRATEGIKOAK

  1. Energia alorrean, enpresei zuzendutako aholkularitza eskaintzea, euren lehiakortasuna hobetzeko.
  2. Urola Kostako ezaugarrietara egokitzen den karbono baxuko ekonomia eredua aurrera eramateko asmoz, ekonomia-sektore ezberdinak mugiaraztea, eskualde mailako lankidetza sare bat osatzeko.
  3. Informazioa, sentsibilizazioa eta parte-hartzea garatzea, erabaki egokiak hartzea errazteko.
  4. Kudeaketa publiko eraginkorra bultzatzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan eredugarri izateko.

 

 

Energia Plan honen jarraipena eta ebaluazioa ere egin da, Udalsarea 2030ek bere kide diren udal eta eskualdeei eskaintzen dien “Tokiko Politika Publikoen Ebaluazio eta Jarraipenerako Programa”ren bidez. Programa honek baimendu egiten du modu objektibo batean planifikatutako ekintza horien egoera eta betetze-maila ezagutzea, baita adierazle jakin batzuk kalkulatzea ere.