Eskualdeko Energia Plana
Sarrera
Parisko Akordioan tokiko administrazioei egindako deiari erantzunez, Urola Kostako Udal Elkarteak klima aldaketaren aurka eta jasangarritasun energetikoaren alde bere konpromisoa berretsi nahi izan du.
Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 2030erako Helburuak lortzeko, Urola Kostako Energia Plana 2022-2026 garatu du; lankidetzan, eskualdeko udal, herritar, enpresa, ekintzaile eta gainerako eragileekin batera.
Energia planaren ekintzen garapenari esker, zehazki, ondorengo helburuei egingo zaie ekarpena:
- 3. helburua: Osasuna eta Ongizatea.
- 7. helburua: Energia eskuragarria eta ez kutsagarria.
- 9. helburua: Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura.
- 11. helburua: Hiri eta komunitate jasangarriak.
- 12. helburua: Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuak.
- 13. helburua: Klimaren aldeko ekintza.
- 15. helburua: Lehorreko ekosistemetako bizitza.
Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko energia plana garatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren «Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko» programaren baitan.
Helburuak eta Lan-Faseak
Proiektua aurrera eramateko, ondorengo metodologia erabili da, fase bakoitzean:
Ekimenaren helburu nagusiak, azken finean, eskualdeko energia kontsumoa gutxitzea eta jasangarritasun energetikoari bultzada emateko 2022-2026 epealdirako ekimen zehatzak definitzea dira. Eta, bide batez, lortu nahi diren helburu zehatzak hauek dira:
a) Energia-aurrezpena sustatzea eta energiaren erabileran eraginkortasuna bultzatzea.
b) Energia berriztagarriak sustatzea eta ezartzea, erregai fosilekiko mendekotasuna gutxitzeko.
c) Berotegi-efektuko gasen isurketak gutxitzea; besteak beste, aurrezte neurrien eta energia erabiltzeko efizientzia neurrien eta energia iturri berriztagarriak erabiltzearen ondorioz.
d) Energia gehiago aurrezteak eta behar dugun energia modu eraginkorrean erabiltzeak nahiz energia berriztagarriak erabiltzeak zer onura dakartzaten zabaltzea.
e) Eskualdeko herritarrei informazioa erabilgarri jartzea.
f) Eragile ezberdinen partaidetza errazteko asmoz, energiaren mahaia sortzea.
g) Herritarren sentsibilizazioa lantzea.
Eskualdeko Energia Diagnosia
Eskualdeko energiaren egoera ezagutzeko datu bilketa egin da. Datu bilketa hori egiteko, datu estatistikoez gain, udal bakoitzarekin banakako bilerak antolatu dira.
Gainera, egungo eskualdeko energia-kontsumoez gain, berotegi efektuko gasen azterketa egin da, IHOBE-k (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak) landutako datuetatik abiatuta. Horrez gain, herritar zein enpresei galdetegia bidali zaie, energia alorrean izan ditzaketen kezka eta zalantzak ezagutzeko.
Eskualdeko Energia Plana
Urola Kostako Udal Elkarteak, gainerako eskualdeko eragileekin elkarlanean, 2022-2026 epealdirako energia plana diseinatu du.
Plan honen helburua da energia kontsumoa gutxitzea, jasangarritasun energetikoa bultzatzea, eta horrekin batera, baita klima-aldaketari aurre egiteko eta bere ondorioetara egokitzeko zenbait ekintza garatzea ere; beti ere, Udal Elkartearen eskumenak aintzat hartuz. Horretarako, besteak beste, energiaren, mugikortasun jasangarriaren eta hondakinen prebentzioaren alorrean bideratu beharreko ekimenak zehaztu dira. Plan horren baitan, honako helburu estrategikoak adostu dira:
Energia Mahaia
- FUNTZIOAK
- Energia planean zehazten diren ekimenen jarraipena eta ekintzen lehentasunak zehaztea.
- Udal gobernuan jasangarritasun energetikoaren inguruko gaien ardura duenak bere ardurapeko gaien esparruan eskatzen dizkion gai eta proiektuei buruzko txostenak eta proposamenak egitea.
- Jasangarritasun energetikoaren esparru espezifikoan ekimen publikoen arteko koordinazioa sustatzea.
- FUNTZIOAK
- Energia planean zehazten diren ekimenen jarraipena eta ekintzen lehentasunak zehaztea.
- Udal gobernuan jasangarritasun energetikoaren inguruko gaien ardura duenak bere ardurapeko gaien esparruan eskatzen dizkion gai eta proiektuei buruzko txostenak eta proposamenak egitea.
- Jasangarritasun energetikoaren esparru espezifikoan ekimen publikoen arteko koordinazioa sustatzea.
Harremanetarako
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Urola Kostako Udal Elkarteko Behatokia, Idoia Etxarri: