Sucesión y transmisión de empresas

Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea

Zer da?

Eskualdearen garapena eta biztanleen ongizatea estuki lotuta dago eskualdean kokatutako enpresa-sareak eragiten duen jarduera ekonomikoarekin. Hain zuzen ere horregatik, ezinbestekoa da enpresa eta negozio berriak sortzeko edota dagoeneko martxan dauden enpresak lehiakorrak izateko eta enpresa lehiakorren jarraipena sustatzeko testuinguru egokiak eskaintzea.

Hori horrela, programa honek, negozioaren transmisioan laguntzeaz gain, enpresaren estrategia eta kudeaketa hobetzeko aukera eskainiko du, erreleboaren ondoren negozioaren jarraipena finkatzeko.

Proiektu osoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza du, "Gipuzkoako Eskualdeen Sustapena: Urola Kosta ekimena sustatzeko" programaren baitan.

Helburuak

Programa berri honen helburu nagusia da eskualdeko enpresen beharren detekzio goiztiarra egitea, modu horretara, Urola Kostako enpresen jarraipena epe luzera bermatzeko eta horrekin batera, etorkizunera begira horien iraunkortasuna, lehiakortasuna eta garapena ere bermatzeko. Izan ere, ez dira enpresen ondorengotza edota jabetza aldaketak soilik negozio baten jarraipena arriskuan jar dezaketen aldagaiak.

Horregatik, enpresen egoera hiru mailatan aztertuko da:

  • Jabetza: enpresa-ondorengotza, jabetza-aldaketak…
  • Enpresa-kudeaketa: ingurunearen joerak, kudeaketa estrategikorako tresnak, negozioan eragina duten aldagaien detekzioa…
  • Talentua eta taldea: taldearen motibazioa eta inplikazioa eta hazteko duen gaitasuna.

Proiektu osoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza du, "Gipuzkoako Eskualdeen Sustapena: Urola Kosta ekimena sustatzeko" programaren baitan.

Programaren zehaztapenak

Proiektu hau beren negozioen jarraipena sendotu nahi duten enpresei zuzenduta dago. Horrela, proiektuaren fase hau uztailean hasi eta 2023ko urrian amaituko da, eta ikuspegi bikoitzarekin lan egingo da:

  • Talde-prestakuntza: informazio gehiago nahi duten enpresei zuzendutako saioak izango dira, taldea gehien kezkatzen duten gaiak jorratzeko.
  • Banakako aholkularitza: Aholkularitza indibidualizatuagoa nahi duten enpresentzat, prestakuntza-saioez gain, aholkularitza-zerbitzua ere eskainiko zaie. Bertan, diagnostiko zehatza egiteaz gain, enpresa bakoitzeko ibilbide-orri indibidualizatu bat diseinatuko da.

Proiektu osoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza du, "Gipuzkoako Eskualdeen Sustapena: Urola Kosta ekimena sustatzeko" programaren baitan.

Argibideak eta izen-ematea

Ekimenean parte hartu nahi duten enpresek aurrez izena eman behar dute ondorengo esteka beteaz.

Argibideak eta informazio gehiago:

Enpresa zerbitzua

Proiektu osoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza du, "Gipuzkoako Eskualdeen Sustapena: Urola Kosta ekimena sustatzeko" programaren baitan.