Eskualde sortzailea: prestakuntza

Eskualde sortzailea: prestakuntza enpresa kudeaketan

Kultura eta sormen industrietako eskualdeko pertsona, enpresa eta profesionalentzat

Urola Kostako Udal Elkartea "Urola Kosta, eskualde SORTZAILEA" egitasmoa garatzen ari da 2017an zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egitasmo honen helburua da Urola Kosta eskualdean Kultura eta Sormenezko Industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea eta arlo horretan diharduten pertsona, enpresa, profesional eta eragileei laguntzea. Helburu horrekin, 2017. urtean zehar kultura eta sormen industrien arloko eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean sektore horren eskualdeko azterketa egin dugu batetik: sektorearen beharrak, potentzialitateak, aukerak eta sektorearen erronkak identifikatu ditugu.

Prestakuntzaren beharra

Azterketa horretan ikusi dugu sektore horretan diharduten pertsona, enpresa eta profesionalek gabeziak dituztela beren jardun kultural edota artistikoa jarduera ekonomiko gisa bideratzeko eta, besteak beste, prestakuntza behar dutela negozio ereduari, kudeaketari edo finantza iturriei buruz. Horri erantzuteko, urrian hainbat prestakuntza-saio eskainiko ditugu.

Hona hemen saioen edukia eta egutegia:

Prestakuntza-saioak: gaiak eta egunak (ikus behean modulo bakoitzaren xehetasunak)

  • Marketina eta komunikazioa: Urriak 5 eta 6
  • Eskaintza eta negozio ereduak: Urriak  17 eta 18
  • Kudeaketa eta finantzaketa aukerak: Urriak 23 eta 24

Lekua eta ordutegia: ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:00etatik 15:00etara.

Hizkuntza: Prestakuntza teorikoa gaztelaniaz izango da, aldiz, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da. Tutoretza saioen hizkuntza partehartzaileak berak aukeratuko du.

Izen-ematea:

Dokumentuak deskargatu

Izen-emate orria [pdf]

Izena emateko, izen-emate orria bete eta Udal Elkarteko harreran aurkeztu behar da, edo posta elektronikoz bidali: enpresa@urolakosta.eus

Argibideak:

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun, Idoia Etxarri)

Tel. 943 890808, enpresa@urolakosta.eus

IKASTAROEN MODULOAK

MARKETING ETA KOMUNIKAZIOA (I.MOD)

Data: Urriak 5 eta 6, 09:00-15:00

  • Marketin plana garatu.
  • Negozio aukerak aztertzeko erremintak ezagutu.
  • Zure negozioak sarean duen posizionamendua ezagutu eta hobetu. Sareen marketing plana landu.

Helburua: Zure negozioaren marketin plana bideratzeko estrategiak garatu eta praktikan jartzea. Sareen erabilera bultzatu edo egoki ezartzeko pausoak ematea. Alde praktikoa lantzeko, ordenagailua ekarri behar da.

ESKAINTZA ETA NEGOZIO EREDUAK (II. MOD)

Data: Urriak 17 eta 18, 09:00-15:00

  • Zure negozioaren merkatu analisia egin eta hobetu.
  • Zure produktuen/zerbitzuen sustapen ekintzak definitu.
  • Produktu/zerbitzuak balioan jartzeko erremintak garatu.

Helburua: Zure jardueraren eskaintza hobetu eta eskaintzak kudeatzeko baliabideak ezagutzea. Erabiliko den metodologia: Kanbas negozio eredua (Osterwalder eta Pigneur); Erronka estrategikoak (Gómez de la Iglesia) eta Kultursistema (Antón eta Gómez de la Iglesia).

KUDEAKETA ETA FINANTZAKETA AUKERA (III. MOD)

Data: Urriak 23 eta 24, 09:00-15:00

  • Negozio eta antolakuntza ereduak ezagutu.
  • Kostu sistemaren oinarrizko ezagutzak areagotu.
  • Aurrekontuak egiteko sistematika aztertu eta landu.

Helburua: Antolakuntza ereduak ezagutzea, aurrekontuak egiten eta baliabideak lortzen ikastea; negozioari etekin handiagoa ateratzeko bideak ezagutzea. Erabiliko den metodologia: “Modelo de la Herradura” (Gómez de la Iglesia).

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako ekimena. “Urola Kosta Sortzailea” egitasmoa kofinantzatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekarako Departamentuak: "Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko2016. urteko programa”.