Negozio Adimena
Negozio Adimena (Business Intelligence)
Ekimen hau “Gipuzkoa digitala. ETE digitala” hitzarmenaren 2023ko deialdiaren baitan finantzatuta dago. Egitasmo honen bidez, era koordinatuan Gipuzkoako garapen agentziek eskualdeko enpresek euren lehiakortasuna areagotzeko, 4.0 Industria eta digitalizazio ereduak barneratzeko beharrezkoa duten gertuko eta pertsonalizatua eskaintzea lortu nahi da.
Zehazki, proiektu honen xedea da eskualdeko enpresei, eraldaketa digitala estrategiaren esparruan, digitalizazioan urratsak ematen eta prozesua bizkortzen laguntzea eta aurreko deialdian gauzatutako proiektuen jarraipena egitea.
Horretarako, proiektu honen garapena fase hauetan egitea aurreikusten da:
- 1. Hasierako fasean (SENTSIBILIZAZIOA), programa honen eta digitalizazioaren inguruko hainbat jardunaldi eskaini eta berrikuntza-diagnostikoak egiteko bakarkako saio antolatu nahi dira.
- 2. Bigarren fasean (IDENTIFIKAZIOA), sentsibilizatutako enpresa horiei heldutasun digitalaren diagnostiko sakona egingo zaie eta, enpresen beharretan oinarrituta, lan ildoak proposatutako zaizkie.
- 3. Hirugarren fasean (ZEHAZTAPENA), diagnosia egin duten enpresei (horietatik erdia industria izaerakoak izanik), eraldaketa planaren garapenerako aholkularitza eskainiko zaie. Planari hasiera emateko, proiektu pilotuen definizioa ere egingo da.
- 4. Laugarren fasean (JARRAIPENA), proposatutako ibilbide orriarekin (plana) aurrera jarraitzeko interesa eta inplikazioa adierazten dutenekin eta proiektuak aurrera egiteko gai direnekin, aurreko fasean definitutako kasu praktiko horien gainean lan egingo da.
- 5. Azkenik, bosgarren fasea (PARTEKATZEA), prozesuan ikasitakoa partekatzeko, praktika oneko gida eta amaierako jardunaldia egitea aurreikusten da.
Zereginak
Beheko grafikoan azaltzen da, 2023eko urritik 2024ko uztailera bitartean proposatzen diren egitekoen zehaztapena:
Aurre-diagnostikoa
Egistamo honen sentsibilizazio fasean kokatuta, Innobasquerekin (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) elkarlanean “Profil Espres” izeneko diagnostiko-tresna bat eskuragarri jarri dugu.
Helburua da eskualdeko ETEek euren berrikuntza-maila ezagutzea eta enpresaren berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzeko baliabidei, berrikuntza sareko agentei eta diru-laguntzen berri izateko aukera izatea.
Diagnostikoa 21 galdera ditu eta amaieran enpresan heldutasunaren inguruko txostena eskuragarri izango da.
Argibideak eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea
- Aintzane Ruesgas (Enpresentzako zerbitzuko teknikaria)
- Tel. 943 890808
- enpresa@urolakosta.eus
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.
Navigation Menu
- Enpresentzako zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Aholkularitza
- Lankidetzaguneak
- Lan bitartekotza
-
Programak
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mahai estrategikoa
- Urola Kosta sortzailea
- Bateratzen programa
- Mikropreben
- Hobetu prebentzioa
- Hazilan enpresak
- Hazinnova
- Mugikortasun plana
- Enpresa euskaraz handitzen
- ETE Digitala
- Ostiral teknologikoak
- Zibersegurtasuna
- Aniztasunaren kudeaketa
- Mugikortasun elektrikoa urola kostan
- Denontzako industriaguneak
- Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea
- Energia Alorreko Informazio Gunea