Sucesión y transmisión de empresas

Hazinnova

Hazinnova proiektua

Eusko Jaurlaritzak, Innobasquek eta garapen agentziek elkarlanean (gure eskualdearen kasuan, Urola Kostako Udal Elkarteak) HAZINNOVA zerbitzua jarri dute martxan, ETE-etan hobekuntzak dakartzaten mikro-proiektuak gauzatzeko.

Doako aholkularitza eta laguntza zerbitzua da HAZINNOVA; lana antolatzeko modu berriak edo enpresetako produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzeko.

Tokiko Garapen Agentziek, Klusterrek, Merkataritza-Ganberek eta Enpresa Elkarteek 40 eragile baino gehiagoko sarea osatu dute hobekuntza prozesuetan ETE—ei laguntza eskaintzeko.

Programako laguntzak proiektu puntualentzat dira (50 aholkularitza-ordu), eta proiektu horiek denboran mugatuak (3 hilabete) izan behar dute eta inpaktu handia sortu behar dute euren jarduera-eremuan. Zerbitzuak %100ean finantzaketa du eta lehen mailako aholkularitza-konpainien bitartez ematen da.

Gainera, ETEek Urola Kostako Udal Elkartearen, hurbileko Hazinnova agente gisa, laguntza dute prozesu osoan zehar.

Helburuak

Hazinnova programaren helburua da enpresen lehiakortasuna hobetzea teknologia arlokoa ez den berrikuntza sustatu ondoren irtenbideak identifikatuta eta aholkularitza-zerbitzu espezializatuaren bidez horiek ezarrita.

Aholkularitza teknikoa eskaintzen da ondorengo arloren batean hobetzeko:

  • 1. Ekonomiko-finantzarioa
  • 2. Ekoizpena
  • 3. Logistika
  • 4. Barne administrazioa
  • 5. Pertsonak
  • 6. Bezeroak
  • 7. Merkatu berria
  • 8. Produktua

Enpresa onuradunak

5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresak, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenak eta berrikuntza arloan lehen urratsak ematen ari direnak.

UROLA KOSTA – GARAPEN AGENTZIA- HAZINNOVA

* Ekimenean ezin izango dute parte hartu 2019, 2020 edo 2021an Innobideak eta Hazitek programen onuradun izandakoak, salbuespen honekin: soilik Innobideak Kudeaketa Contraste edota Innobideak -Kudeabide 2. Faseko onuradun izandakoak.

Argibideak eta izen-ematea

2023ko HAZINNOVA programan izena emateko epea zabalik dago urriaren 26a bitartean (hau barne).

Eskaera hemen egin daiteke.

Enpresentzako Zerbitzuak