Web edukia bistaratu

Hazilan proiektua eskualdeko pertsona kualifikatu langabeak eta eskualdeko enpresak uztartuko dituen ekimena da.

Helburua

Gure helburua da:

  • Goi mailako ikasketak dituzten eta lanik gabe dauden pertsonei, edota lanean dauden eta euren lan.ordutegia egitasmoarekin bateragarria zaienei zeharkako konpetentzietan prestakuntza ematea.
  • Proiektu bat bideratu nahi duten enpresatan pertsona horiek txertatzea, hainbat eratara (praktikak, lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak...).

Horrekin lortu nahi dugu: laneratzeko aukerak hobetzea eta enpresek dituzten beharrei erantzutea.

Pertsonei eta enpresei tutoretza bidezko jarraipen eta laguntza zerbitzu zehatza eskainiko zaie, proiektua bideratzeko.

Eskuratu esku-orria

Hazilan: pertsonak [pdf]

Gazte kualifikatuak laneratzen.

Eskuratu esku-orria

Hazilan: enpresak [pdf]

Enpresen beharrei erantzuten.

Erlazionatutako informazioa

Programa operatiboa 2014-2020

Hazilan proiektua 2023an amaituko da. Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatutzen du eta 15 garapen agentziek hartzen dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak. Ekintza hori Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez egiten da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50 Europako Gizarte Funtsak ematen du.

 

 

Pertsona kualifikatuak laneratu eta enpresen beharrei erantzun

Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasketak egin dituzten pertsona askok zailtasunak dituzte beren esparruko ikasketekin lotutako lanpostuetan laneratzeko. Sarri oso epe laburreko lanpostuak eskuratzen dituzte, jarraipenik gabe, eta lan-merkatuan sartu eta irten dabiltza. Pertsona horien prestakuntza teknikoa eta akademikoa goi mailakoa da, baina laneratzeko, lan ibilbidean arrakasta izateko eta lanean eraginkorrak izateko ezinbestekoa dute zeharkako konpetentziak lantzea: komunikazio gaitasuna, proiektuak kudeatzeko gaitasuna, lantaldeak kudeatzeko gaitasuna...

Era berean, enpresek zailtasunak dituzte eguneroko lan martxarekin proiektu berriak edo berrikuntzak egiteko. Mahai gainean dituzte hainbat ideia, asmo eta proiektu, baina ezin ekin. Enpresek prestakuntza tekniko eta akademiko egokia duten langileak behar dituzte, baina, baita ere, gero eta gehiago, gorago aipatutako zeharkako konpetentziak dituztenak.

Faseak

Parte-hartzaileen eta enpresa-proiektuen ezaugarrietara era malguan egokituta dauden hiru faseko ibilbide bat proposatzen du Hazi proiektuak: Aktibatu, Prestatu eta Baliabideak (Kokatu, Lanekin edo Talentu Ihesa).

1.- Aktibatu: pertsona kualifikatuak aktibatzea

Ibilbidearen hasiera da, laneratzeko laguntza-prozesuaren hasiera. Konpetentzia pertsonalak eta profesionalak (motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana…) lantzeko prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen du. Helburua pertsona kualifikatuen gaitasunak aktibatzea eta pertsona horiek proiekturako prestatzea da. Horretarako, parte-hartzaileek coach baten laguntza jasoko dute.

2.- Prestatu: prestakuntza trinkoa (Nire marketinga sareetan)

Helburu orokorra da, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketing-a egiteko gakoak ezagutzea. Besteak beste, ondorengo gaiak landuko dira:

  • Norberaren marka pertsonala: Profil profesionala, digitalki.
  • CV digitala: Wix, Bideocurriculum-a, Linkedin…
  • Sare sozialetako estrategia: Facebook, Instagram, Twitter…
  • Hainbat erreminta digital: Trello eta Google-eko erremintak, besteak beste.

3.- Baliabideak: edizioz edizio, aukeran;

Lanekin: lanpostuko prestakuntza

Fase honen helburua da pertsona kualifikatuek kontratazio-premiak dituzten enpresetan lanpostu jakin baterako prestakuntza espezializatua jasotzea. Era horretan, pertsona horiek enpresan bertan laneratuko dira. Enpresak, nolanahi ere, instruktore bat izendatuko du prestakuntza ikuskatzeko eta parte-hartzailea bere testuinguruan kokatzeko.

Kokatu: praktikak enpresan

Helburua da parte-hartzaileek beren lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala eskuratzea. Baliabide honen bidez, ikaskuntza praktikoko egonaldiak egingo dira enpresetan. Enpresako tutore batek praktikak zuzendu eta laguntza emango du.

Talentu Ihesa: talentua eta proiektuak enpresan

Helburua da lanbide-gaitasuna hobetzea. Horretarako, enplegua sortuko duten enpresa-proiektuak abian jartzen parte hartuko da, jarduera berrien garapenean interesa duten enpresetan. Proiektuak lotura izango dute, ahal dela, nazioartekotzearekin, berrikuntzarekin edo teknologia berriekin eta enpresen unean uneko beharrekin.

Aurreko edizioak

Aurreko edizioetan zehar, guztira,165 pertsonek parte hartu dute; 102 emakumezkok (%61,82) eta 63 gizonezkok (%38,18).  

Lehendabizi konpetentzia sozioprofesionalak landu dituzte eta, ondoren, enpresetan laneratzeko prozesuak egin dituzte (praktikak, prestakuntza lanpostuan…), eskualdeko nahiz Gipuzkoako beste eskualde batzuetako enpresetan. Honako enpresa hauek parte hartu dute orain arteko edizioetan:

  • Ad hoc centro de comunicación y marketing SL
  • Aner Sistemas Informáticos
  • Aquarium Donostia
  • Arazi IKT S.L.
  • Ardantzabide altzariak SL
  • Arktelier, arkitektura estudioa
  • Artadi Alimentación SL (Okin)
  • Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak S.L.
  • Asoc Ziurlan Servicios Mancomunados de Prevención
  • Asociación CEAR
  • Atzegi
  • Aztertzen Servicios Asistenciales SL
  • Banco Santander
  • Basobeltz SC
  • Begi-bistan, Turismo Zerbitzuak
  • Berme Aholkularitza SL
  • Biharko Gipuzkoa SL
  • Cafeteria Euromar
  • Calderería Plástica URSA S.L.
  • Coprein SL
  • Dhemen Design S.L.
  • Dulces Reineta, S.L.
  • El Atelier Nupcial SL
  • Electro Talleres Zarauz, SA (JOLAS)
  • Electromecánica del Urumea SL
  • Elkarrekin Kooperatiba txikia
  • Emaus Fundación Social
  • Eraman SL
  • Euskampus Fundazioa
  • Experientziak
  • Fidenet Comunicación SL
  • Gipuzkoa Tour SL
  • Gipuzkoako Bazkundea
  • Gipuzkoako Urak SA
  • Gonzmar Ingeniería y Construcción
  • Gureak Lanean SA
  • Gurutze Gorria
  • Haizur Derechos Humanos y Desarrollo Sostenible IZK
  • Hontza Psicología
  • Industrias Auxiliares SAU (Indaux)
  • Instituto del Queso SL
  • Kalexka
  • Kiba Lorezaintza
  • Kursaal Asesores S.COOP
  • Kutxa Fundazioa
  • LKS Ingenieria S.COOP
  • Lombok Design SL
  • Lurgiro SL
  • Material Contra Incendios Extinmar S.L.U.
  • Matia Fundazioa
  • Mensajería Ermara SL (MRW)
  • MettaCarbon bikes
  • Ongi Mecanizados en Madera SL
  • Ortzadar ikastetxea
  • Otzarreta Communicación, S.A.
  • Pavitec 2000 SLU,
  • Plabs 3D S.L.
  • Sei Soinua SL
  • SOLDIMES Máquinas para Soldadura S.L.
  • SOS Arrazakeria Elkartea
  • Studio Kontraluz SL
  • Xare
  • Zumaiena Ikastetxea

12.edizioa

Hamabigarren edizioa 2021eko irailean hasi eta 2022ko otsailean amaituko da. 

Programak hiru fase edo atal izango ditu:

  • AKTIBATU fasea (80 ordu): prestakuntza

Zeharkako konpetentziak landuko dira bizipen-prestakuntza pertsonalizatua eta integrala eskainiz.

  • Egutegia eta ordutegia:
  • Noiz: 2021eko irailaren 27tik azaroaren 16ra bitartean.
  • Egunak: astelehenetik ostegunera (09:30etik 13:30era).
  • PRESTATU fasea (24 ordu online): Nire marketina sareetan

Helburu orokorra da, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketing-a egiteko gakoak ezagutzea.

  • Egutegia eta ordutegia:
  • Noiz: 2021eko urriaren 1etik azaroaren 5era bitartean.
  • Egunak: ostiraletan 09:30etik 13:30era.
  • KOKATU fasea (200 ordu): praktikak enpresetan

Lanbide-profilaren arabera, benetako lan esperientzia lortuko da.

  • Egutegia eta ordutegia:
  • Noiz: 2021eko azarotik 2022ko otsailera bitartean. 
  • Egunak: astelehenetik ostiralera, gehienez ere 6 orduko lanaldia

 

Argibideak jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Plaza kopurua mugatua da. Pertsona gehiagok izen emango balute, hautaketa prozesua egingo da.

Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan

Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu,  bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.

  • Vanessa Garcia, Laneratzeko Zerbitzuak, hazilan@urolakosta.eus
  • Tel. 943 890808
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

 

Web edukia bistaratu

Hazilan: 

Web Form
Hazilan, informazioa eta izen-ematea

Informazioa jaso edo izena eman nahi baduzu, bete eta bidali formulario hau eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA