Klima-aldaketaren eragina Urola Kosta eskualdean
Klima-aldaketaren eragina Urola Kosta eskualdean
Kalteberatasun sektoriala eta egokitzeko neurriak
2023an Energia eta Klima Aldaketaren mahaia antolatu zen hiru sektoreetako eragile ekonomikoekin. Mahai horren helburua zen haien kezkak, beharrak eta interesak zuzenean ezagutzea, gure etorkizuneko ildo estrategikoak bideratzeko.
Hainbat gai jorratu baziren ere, enpresek aho batez azpimarratu zuten dagoeneko nabaritzen hasiak direla klima-aldaketaren ondorioak, eta datozen urteetan egoera larriagoak gertatzeak azko kezkatzen ziela azaldu zuten, beren jardueran eta lehiakortasunean eragin diezaieken inpaktuarengatik.
Kezka horri erantzuteko, 2025ean, eskualdeko bost udalerrietako teknikari eta politikariekin, eta eskualdeko eragile ekonomikoekin landidetzan, lan sakona egin da, helburu hauekin:
- Klima aldaketak Urola Kostako udalerriei eta bertako eragile ekonomikoei nola eragingo dien aztertzea.
- Eskualdeko eragileen erresilientzia aztertzea eta klima aldaketak beraien lehiakortasunean eragin ditzakeen ondorioak ezagutzea.
- Eskualdeko lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetako enpresei arazo hauen berri ematea eta beraien klima aldaketaren aurrean eragile izan daitezen sustatzea, gomendioak eta burutu ditzaketen ekimenak helaraziz.
Lanketa honek hiru txosten sektorial jasotzen ditu. Horietan, sektore bakoitzak arrisku klimatikoen aurrean duen kalteberatasuna adierazten da, eta eskualdeko puntu sentikorrenak antzematen dira.
Azterketa horretatik abiatuta, enpresei zuzendutako egokitzapen-neurrien zerrenda bat egin da, etorkizuneko klima-gorabeherei aurre egiteko gaitasuna indartzeko.
Navigation Menu
- Enpresentzako zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Aholkularitza
- Lankidetzaguneak
- Lan bitartekotza
-
Programak
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mahai estrategikoa
- Urola Kosta sortzailea
- Bateratzen programa
- Mikropreben
- Hobetu prebentzioa
- Hazilan enpresak
- Hazinnova
- Mugikortasun plana
- Enpresa euskaraz handitzen
- ETE Digitala
- Ostiral teknologikoak
- Zibersegurtasuna
- Aniztasunaren kudeaketa
- Mugikortasun elektrikoa urola kostan
- Denontzako industriaguneak
- Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea
- Energia Alorreko Informazio Gunea
- Merkataritza DATA +