Merkataritza DATA +

Merkataritza DATA +

Zer da DATA +?

Denda eta kate handien hedapen betean eta Internet bidezko salmenten etengabeko gorakadan, Urola Kostako Udal Elkartetik, eskualdeko komertzio txikiei laguntzeko lanketa bat egin da, lehiakortasuna hobetzeko informazio baliagarria eskuragarri jartzeko asmoz. Horretarako, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako merkatari zein herritarrei inkestak egin zaizkie: batetik, herritarren kontsumo ohiturak irudikatzeko; eta bestetik, eskualdeko merkataritza sektorearen ezaugarriak eta eboluzioa aztertzeko, hainbat aldagai kontuan hartuz.

Lanketa egiteko eskualdeko merkataritza establezimenduen lagin bat erabili da. Zehazki 295 establezimenduk hartu dute parte azterketan. Hain zuzen ere, eskualdean guztira dauden merkataritza establezimenduen %65,3ak hartu du parte. Merkataritza sektoreak (424 establezimenduz osatua) eskualdeko jarduera ekonomiko guztien % 12,68a biltzen du eta guztira 1125 lanpostu sortzen ditu, hain zuzen ere, eskualdeko guztizko enpleguaren % 8,05a.

Sektorearen ezaugarriak eta eboluzioa ezagutzeko egindako azterlanaren ondotik, monitorizazio sistema ere landu da.

Monitorizazio sisteman ikusgai daude herritarren ohituren hainbat datu, interesdun ororentzat.

Horretaz gain, sektorearen ezaugarrien eta eboluzioaren datuak ere eskuragarri daude, “Log in” atalean edo “Merkatarien dashboard interaktiboa” atalean.

Merkataritzako establezimendua baldin bazara eta azterketan parte hartu baldin baduzu, sektorearen ezaugarriak eta eboluzioa ikusteaz gain, zure negozioa non kokatzen den jakin dezakezu. Horretarako, zure gakoekin sar zaitez “Log in” atalean edo Merkatarien dashboard interaktiboa” atalean.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Toki Garapenaren arloan Lankidetza Gobernantza sustatzeko eskualdeak 2024” hitzarmeneko 1.go atalaren baitan garatu da; eta ondorioz Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoa Sailak kofinantzatu du.

​​​​​​​     merkataritza.urolakosta.eus

Eskaintza

2024an, Urola Kostako 295 merkataritza establezimendu elkarrizketatu dira.

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian kokatutako 452 merkataritza establezimenduek osatu dute unibertsoa. Hain zuzen ere, 2024an eskualdean zeuden merkataritza establezimendu guztiek osatu dute unibertsoa. Lagina, aldiz, 295 establezimenduk osatu dute. Hau da, eskualdeko 452 merkataritza establezimenduetatik 295 elkarrizketatu dira azterketa egiteko (unibertso osoaren % 65,3a).

Distribución de la muestra
  Aia Getaria Orio Zarautz Zumaia Guztira
Establezimenduen unibertsoa 3 24 56 277 92 452
Laginaren banaketa 2 22 44 157 70 295

Hona hemen, egindako elkarrizketa horietatik ateratako zenbait datu.

  • Establezimendu bakoitzean, batez beste, 3,1 langile daude.
  • Langileen gehiengo nabarmena emakumeak dira, %73.
  • Langileen %38,3k 45-64 urte arteko adinak dituzte; eta %24,2 55 urte edo gehiagokoak dira.
  • Langile gehienak euskaldunak dira: %74k ondo hitz egiten du euskaraz.
  • Salmentak. Establezimenduen ia erdiek (%48,5ek) uste dute datozen 3 urteetan bere salmentek berdin jarraituko dutela. Hobera egingo dutela uste dutenek eta okerrera egingo dutela uste dutenek ia proportzio bera osatzen dute: %21,5 eta %21,7 hurrenez hurren.
  • Establezimenduen %29,2k salmentak egiteko hilabeterik onena abuztua dela dio.
  • Salmenta elektronikorako aukera eskaintzen duten establezimenduak %12,1 baino ez dira.
  • Lehiakide handiena. Establezimenduen ia herenak (%32,6k) dio bere lehiakide handiena merkataritza elektronikoa dela (on line salmenta). Horren ondoren, establezimenduen %29,1ek dio bere lehiakide nagusia bere herriko beste establezimenduak direla eta %20,3k merkataritza gune eta azalera handiak aipatzen ditu.

Eskaria

Urola-Kostako udalerrietako merkataritza-eskaria ezagutzeko, aztergai den unibertsoaren (16 urtetik gorako 37.463 herritar) lagin adierazgarri bati telefono bidezko elkarrizketa pertsonala egin zaio.

Orotara, 16 urtetik gorako 500 pertsona inkestatu dira. Datu orokorren akats-estatistikoaren marjina ± % 4,35 da, %95eko konfiantza mailarako, eta ausazko laginketa sinplea egin dela suposatuz (non p=q=0,5 den).

  Aia Getaria Orio Zarautz Zumaia Guztira
16 urtetik gorako herritarren unibertsoa 1707 2426 5086 19865 8379 37463
Laginaren banaketa 50 60 90 180 120 500
Akats-estatistikoaren marjina ±%13,66 ±%12,50 ±%10,24 ±%7,27 ±%8,88 ±%4,35

500 elkarrizketa pertsonalak 2024ko urriaren 22tik azaroaren 14ra bitartean egin dira.

Hona hemen azterketa honen zenbait datu esanguratsu:

  • Eskualdeko merkataritza establezimenduen batezbesteko balorazioa:

Oro har hartuta, inkestatuek beren herrietako merkataritza eskaintzari ematen dioten batezbesteko balorazioa 7,4 puntukoa da 0tik 10era arteko eskala bat erabiliz. Baloratu diren alderdi guztiek 6 puntutik gorako balorazioak jasotzen dituzte.

  • Herritik kanpoko establezimenduetan erosteko arrazoi nagusiak:

Norbere herritik kanpo erosten dutenek gehien nabarmentzen duten lehenengo arrazoia da beste herrietan produktu desberdinen aukera zabalagoa aurkitzen dutela: %35ek dio hauxe dela arrazoi nagusia. Horrekin lotuta dago inkestatuek gehien aipatzen duten hurrengo arrazoi nagusia: beren herrietan ez dutela aurkitzen nahi dutena (eskaintza falta): %27k aipatzen dute. Hirugarren arrazoi nagusia produktuen prezioa da: %16,3k aipatzen dute.

Herritik kanpo erosteko aipatzen duten bigarren arrazoiari erreparatuz gero, berriz ateratzen da kanpoan produktu desberdinen aukera zabalagoa dutela: %25,7k aipatzen dute. Ondoren kanpoan produktuen prezio hobeak aurkitzen dituztela aipatzen dute, %17,4k, eta gero beren herrietan ez dagoela nahi dutena erosteko aukerarik aipatzen dute %11,2k.

  • Internet bidez erosteko arrazoi nagusiak

Internet bidez erosten dutela esan duten inkestatuen artean kanal honen bidez erosteko gehien aipatzen duten lehenengo arrazoia da beren herrietan ez dagoela nahi dituzten produktuak erosteko aukerarik: %21,8k aipatzen dute. Lehenengo arrazoia gisa Internet bidez produktuen prezio hobeak ta deskontuak aurkitzen dituztela aipatzen dutenek ia proportzio bera osatzen dute (%21,5).

II. MERKATARITZA ESKARIAREN AZTERKETA: EROSKETA ETA KONTSUMO OHITUREN ANALISIA

Informazio gehiago

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jasotzeko edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan.

Urola Kostako Udal Elkartea

  • Eli Uzkudun, Idoia Etxarri
  • Tel. 943 89 08 08
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.