MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA UROLA KOSTAN
MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA UROLA KOSTAN
Sarrera
“MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA UROLA KOSTAN" diagnosi- proiektua
Trantsizio energetikoaren zutabe garrantzitsuenetako bat da mugikortasun elektrikoa. Zalantzarik gabe, erregai fosilen ordez energia alternatiboak darabiltzaten ibilgailuek bete-betean eragingo dute lurraldearen garapen sozioekonomikoan. Ezin, bada, mugikortasun elektrikoaren trena galdu!
Hiru lan-lerro nagusi jorratu dira azterlanean. Izan ere, gurean trantsizio energetikoak enpleguan eta enpresa ehunean nola eragingo duen aztertzeaz gain, eskualdeko azpiegiturak datorkigun errealitate berrira nola egokitu beharko genituzkeen ikertu da.
- Nola eragingo dio mugikortasun elektrikoak eskualdeko enpresa-ehunari? Eta enpleguari?
- Garraio elektrikoa sustatzeko, nola egokitu beharko genituzke gure azpiegiturak?
Galdera horiek erantzuten saiatzeaz gain, garapen ekonomikorako eta berrikuntzarako aukera berriak sortzeko ekimenak bideratzea du helburu proiektuak. Erregai fosilen kontsumoa gutxitzeak eta eraginkortasun energetikoa hobetzeak eskualdeko enpresetan duen inpaktua ezagutu nahi da eta Berotegi Efektuko Gasen (BEG) emisioa gutxitu eta klima-aldaketaren aurkako konpromisoak betetzeko tokiko aukerak landuko dira.
Helburuak
- Trantsizio energetikoak eskualdeko balio-kateetan duen eragina identifikatzea eta merkatu aukera nitxo berriak sustatzea.
- Tokian tokiko ekimenak diseinatu eta proposatzea.
- Aukera berritzaileak gizarteratzea eta jakintzaren gizartea bultzatzea
- Garapen ekonomikorako eta berrikuntzarako aukera berriak sortzeko ekimenak bideratzea.
- Eskualdeko pertsonentzako kalitatezko enplegua sortzea eta bizi kalitatea hobetzea.
- Mugikortasun elektrikoari dagokionez, eskualdeko posizionamendua hobetzea.
Lan-lerroak
Mugikortausnari dagokionez, hiru lan-lerro joarratu dira diagnosi ikerketan:
- Enpresa ehuna: Mugikortasun elektrikoaren balio-kateak zein enpresei eta jarduerei eragiten die? Eskualdean izan ditzakegun hutsuneetatik abiatuta, ekin tzailetza edo negozio eredu berriak sustatu nahi dira.
- Eskualdeko azpiegiturak: Ezinbestekoa da birkarga egiteko azpiegiturak egokitzea. Ahalik eta eragile, enpresa eta erabiltzaile gehienekin lankidetzan tokiko aukerak aztertu eta mugikortasun elektrikoan eskualdeko posizionamendua hobetzeko ekintza plana zehaztu nahi da.
- Enplegua: Erregai fosilak ordezkatu eta mugikortasun elektrikoaren paradigma berriak enplegu berriak sortuko ditu; alabaina, hainbat lanpostu ere desagertuko dira. Horiek identifikatu eta birformulatzeko aukerak ere aztertu nahi dira.
Aurkezpen jardunaldia
Urola Kostako Udal Elkarteak mugikortasun energetikoari begira landutako diagnosiaren gizarteratzeko, aurkezpen jardunaldia egingo da online.
- Nola eragingo dio mugikortasun elektrikoak eskualdeko enpresa-ehunari? Eta enpleguari? Garraio elektrikoa sustatzeko, nola egokitu beharko genituzke gure azpiegiturak?
Galdera horiek erantzuten saiatzeaz gain, garapen ekonomikorako eta berrikuntzarako aukera berriak landuko dira aurkezpen jardunaldian
- Eguna: Irailak 16, asteazkena, 09:30etatik 11:00era
- Lekua: Online GoToMeeting plataformaren bidez
- Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.
Egitaraua
Irailak 16, Zarautz
- 09:25: Partehartzaileak online plataforman sarrera
- 09:30: Mugikortasun Elektrikoa, Urola Kostan proiektuaren aurkezpena
Urola Kostako Udal Elkartea - 09:35: Mugikortasunaren etorkizuneko aukerak.
Garoa Lekuona Izeta
Euskadiko Murgikortasun eta Logistika Klusterra
Berrikuntza Teknikaria
Joera orokorrak.
Iñigo Arteche Hernández
IKERTALDE Grupo Consultor
Proiektu zuzendaria
- 09:55: Enplegua. Garraio jasangarriaren esparruko enplegu aukerak. Enplegu gune berriak
Miren Fernández Gaztelu
IKERTALDE Grupo Consultor
Aholkularia - 10:10: Azpiegiturak. Azpiegituretako beharren aurreikuspena
Iñigo Echezarreta Cuña
INGARTEK Inteligencia en movimiento
Garraio eta Plangintza saila - 10:25: Galde eskeak
- 10:30: Itxiera
Navigation Menu
- Enpresentzako zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Aholkularitza
- Lankidetzaguneak
- Lan bitartekotza
-
Programak
- Bision Talent
- 50+Urolakosta
- Mahai estrategikoa
- Urola Kosta sortzailea
- Bateratzen programa
- Mikropreben
- Hobetu prebentzioa
- Hazilan enpresak
- Hazinnova
- Mugikortasun plana
- Enpresa euskaraz handitzen
- ETE Digitala
- Ostiral teknologikoak
- Zibersegurtasuna
- Aniztasunaren kudeaketa
- Mugikortasun elektrikoa urola kostan
- Denontzako industriaguneak
- Enpresen ondorengotza eta eskualdatzea
- Energia Alorreko Informazio Gunea