Prestakuntza eta tailerrak

Prestakuntza eta tailerrak

Ekiten digitala programa

Orain arte izandako harrera ona ikusita, Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarri du EKITEN DIGITALA ekimenaren 4.edizioa. Eskualdeko pertsona ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa da. 

Egitasmoaren bitartez, eskualdeko ekintzaileei eta enpresari txikiei digitalizazioaren alorrean urrats bat aurrera egin dezaten lagundu nahi zaie. Bi lan-lerro nagusi izango ditu programak. Alde batetik, negozioen gaineko aholkularitza digitala eskainiko zaie ekintzaileei neurrira diseinatutako estrategia digitala definitzeko. Bestetik, prestakuntza tailerrak eskainiko dira. Bi orduko saioak izango dira eta online eskainiko dira; guztira, 6 tailer. 

Beheko irudiari jarraiki, eskuragarri dituzue programaren xehetasun guztiak eta izen-emate galdetegia.

 

Ekiten digitala programa

 

Lanbideren programa

Ekintzailetza bultzatzeko programa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua

Urola Kosta Lanbideren entitate homologatua da. Programa honen bitartez 3 hilabetetan zehar enpresa ideia landu edo berau abian jartzeko aholkularitza eta prestakuntza jasoko duzu. Gainera programan era esklusiboan parte hartzeagatik dirulaguntza edukitzeko aukera duzu.

2023ko Lanbideren laguntzak ekintzaileentzat

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza deialdia egin du beren enpresa ideia landu edota sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Bi dirulaguntza mota daude:

  • Enpresa ideia aztertzeko dirulaguntzak sustatzaileentzat: sustatzaile bakoitzeko 1.000 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
  • Enpresa berria sortu eta alta emateko dirulaguntzak: 1.500 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du, baldin eta eskabidea aurkezteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30etik beherakoa bada. Horrez gain, beste %15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.

Epeak eta eskabideak

Ekintzaileek azaroaren 3a arte izango dute enpresa ideia berriak aurkezteko eta azaroaren 20a arte jarduera berriak aurkezteko. Eskaerak Urola Kosta Udal Elkartean bertan, edota Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira:

Ekintzaileen betebeharrak

  • Eskualdean erroldatua egotea
  • Aurreko urtean IAEn altan emanda ez egotea
  • Langabezian inskribatuta egotea
  • Aurreko urteetan gai bererako diru-laguntzarik ez jaso izana
  • Esklusiboki prozesuan egotea (edo %30eko lanaldi baina gutxiagoa izatea)

Oinarriak eta irizpideak

Hemen dituzu eskura diru-laguntza deialdiaren oinarriak, balorazio-irizpideak, aurkeztu behar diren dokumentuak eta gainerako xehetasunak:

Lanbideren dirulaguntzak ekintzaileentzat: oinarriak, balorazio-irizpideak, aurkeztu behar diren dokumentuak.
Ideia berriak lantzeko laguntza eskatzeko eskabidea.
Jarduera berria martxan jartzeko laguntza eskatzeko eskabidea.

OLATURA-UP egitasmoa

OLATURA-UP egitasmoa. Eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikien negozioak ezagutarazi, eta bertako kontsumoa sustatzeko programa da

 

          

1.- Sortu edo/eta hobetu zure Google My Business fitxa:

Google My Business erreminta oinarri hartuta, negozio bakoitzaren fitxa sortu, osatu edota eguneratzeko beharrezko laguntza jasoko dute partehartzaileek. Alde batetik, 2 bideotutorial labur eta erraz prestatu dira.

  • Google My Business fitxa sortu edota osatzeko bideotutorialak

1. atala
2. atala

  • 2 webinar (on-line, 10:00etatik 12:00etara)
    • 2021/6/1 (euskaraz) Google My Business I: Aurki zaitzatela Google My Business fitxa sortuz eta erabiliz
    •  2021/6/8 (gazteleraz) Google My Business II: Atera etekina zure Google My Business fitxari. Osatu eta hobetu.
  • Webinarrean parte hartzeko, izen-emate orria.

2.- OLATURA-UP!: eskualdeko negozioen mapa

Eskualdeko negozioek Google My Business fitxa osatzerakoan, aukera dute beren fitxa eskualdeko negozioen mapan txertatzeko, bere ikusgarritasuna areagotzeko.

Eskuragarri dago mapa, Urola Kostako Udal Elkartearen Garapen Agentziako atarian. Orotara, eskualdeko 120 negozio inguru daude ikusgai mapan eta, dagoeneko, 6.000 bisita baino gehiago izan ditu.

Proiektuak izandako harrera ona ikusita eta gertuko eta bertako kontsumo lokala bultzatzeko helburuarekin, jarraipena emango zaio ekimenari. Asmoa da eskualdeko negozioen sarea handitu ahala, etengabe mapa osatzen joatea.

Eskualdeko mapan sartzeko, izen-emate orria

  • Eskurarri dago ekimenaren PROGRAMA; izena emateko aukera guztiekin 

3. Eskualdeko eskaintzaren erakusleihoa

Gertuko eta bertako kontsumo lokala bultzatzeko, partehartzaile guztiekin eskualde mailako negozioen mapa osatuko da. Herritar guztien eskura jarriko da, eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikien argazki digitala: eskualdeko eskaintzaren erakusleihoa, alegia.

Mapan sartzeko; SAKATU HEMEN

 

 

Kudeaketa ikastaroak

Ikastaro hauetan enpresa abian jartzeko hartu beharreko erabakiei buruzko gaiak lantzen dira, hala nola:

  • forma juridikoak
  • marketinga
  • fiskalitatea
  • sare sozialak
  • ekonomia eta finantza arloak

.

Covid-19 negozio ereduak

Covid-19ak aldaketa esanguratsuak ekarri ditu bizitzako ia alor guztietan; baita negozioei dagokionez ere. Jarduera berriak sortu edota negozioak mantentzeko, ezinbestekoa da, beraz, negozio ereduei buruzko hausnarketa sakon bat egin eta erronka berriei erantzuteko egokitzapenak egitea. Horretan lagundu nahi die, hain zuzen ere, eskualdeko pertsona ekintzaile eta enpresari txikientzako diseinatutako egitasmoak

Programaren helburua da, egungo egoerara behar bezala egokitzeko eta batez ere lehiakor izaten jarraitzeko, eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikiei beren negozioaren gaineko hausnarketa egiten laguntzeko baliabide nahiz estrategiak eskaintzea.

Beheko irudiari jarraiki, eskuragarri dituzue programaren xehetasun guztiak eta izen-emate galdetegia.