Txertatu merkatuan

Txertatu merkatuan

Txertatu merkatuan

Proiektua da prestakuntza maila baxua eta laneratzeko zailtasunak dituzten 16-30 urte bitarteko gazteentzat, laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko.

320x162

Programa operatiboa 2014-2020

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91.89, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Gure esauldearen kasuan, Urola Kostako Udal Elkarteak bideratu eta kudeatuko du proiektua.

Honako hauek dira Garapenekin batera Txertatu Merkatuan programan parte hartzen duten agentziak: Amurrio Bidean, Andoaingo Udala; Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza; Debagoieneko Mankomunitatea, Debegesa, Durangaldeko Behargintza, Erandioko Behargintza, Gernikako Lanbide Ekimenak Zentroa, Inguralde, Iraurgi Lantzen, Laudio Udala Garapen Agentzia, Lea-Artibaiko garapen-agentzia, Leioako Behargintza, Meatzaldeko Behargintza, Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Uggasa, Urduñederra, Urola Kostako Udal Elkartea.

.

Norentzat

Txertatu Merkatuan proiektua prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da.

Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzentzen zaie programa hau.

Txertatu Merkatuan programak 500 gazte baino gehiagori eskainiko die benetako lan-esperientzietan parte hartzeko aukera bideratutako gizarte- eta lan-aktibazioko ekintza eta programetan parte hartuz. Onuradunen erdia baino gehiago emakumeak izango dira (zehazki, % 52), kolektibo bereziki kaltebera delako.

Nola, faseak

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Faseak

EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea

Egokitu izeneko fasea gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du, pertsonak egunero egiten dituen jardueren identifikazioaren bidez (esaterako, skateak tuneatzea, lonjaren alokairuak ordaintzea, tresneria Internet bidez saltzea, estetika-lan partikularrak eta abar) lan-profil bat eraikitzea ahalbidetzeko.

Horretarako, metodologia berritzailea erabiliko da. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.

TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa

Parte-hartzaile bakoitzaren egoera partikularrera eta enplegagarritasun-mailara egokitzen diren hiru ekintza mota eskaintzen ditu Trebatu faseak. Egokitu fasean parte hartzen duten gazte guztiek honako ekintza hauetakoren batean esku hartuko dute:

  • Tailer erdi produktiboak: Oinarrizko gaitasun profesionalak (pertsonalak eta gizarte-, harreman- eta antolaketa-arlokoak) ez dituzten gazteei zuzenduak.
  • Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak: Gazteei zuzendutako tailerrak dira prestakuntza prozesuetan sartzeko zailtasunak dituztenak, baina ikasteko prest daudenak.
  • Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak: LH1 amaitu duten edo amaitu gabe utzi duten gazte langabetuei zuzendua. Aurrekoek baino prestakuntza-maila altuagoa dutenak, eta oinarrizko gaitasun profesionak dituztenak.

2017ko deialdia: iraila-otsaila

Txertatu Merkatuan proiektuaren 2017ko deialdia martxan dago:

Soldadurako prestakuntza eta konpetentzia sozioprofesionalen lanketa

Urola Kostako Udal Elkarteak soldadurako prestakuntza eskainiko du Txertatu Merkatuan programaren bidez, 2017ko irailetik 2018ko otsailera.

320x162

Norentzat:

Gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza duten 16-29 urte bitarteko gazteentzat.

Helburua:

  • Ikasketa praktikoaren bidez, soldadura ofizio edo lanbidea ikasteko lehen urratsak ematea
  • Prestakuntza hori laneratzeko prozesu batera eramatea.
  • Gazteei laneratzeko aukerak eskaintzea
  • Merkatuak egun eskatzen dituen gaitasunak lantzea (talde-lana, autoezagutza, komunikazioa…).

Ikastaroak bi atal izango ditu:

Egokitu:

  • Parte-hartzaile bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak identifikatu eta landuko ditugu, beren motibazio eta trebetasunak indartzeko.

Trebatu:

  • Soldadurako planoen interpretazioa
  • Ebaketa-prozesuak eta ertzak prestatzea
  • Karbono-altzairuzko TIG soldadura
  • Altzairu herdoilgaitzezko TIG soldadura
  • Aluminiozko eta aleazioen TIG soldadura

Egutegia eta ordutegia:

Irailetik otsailera, astelehenetik ostiralera, 9:30-14:30.

Argibideak eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea

Laneratzen Laguntzeko Zerbitzua

Parte hartzeko eskabidea bete eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar duzu, bertan eskatzen diren dokumentuak gehituta.