Behatokia
Behatokia
Urola Kostako Udal Elkartearen BEHATOKIAK eskualdeko errealitate sozioekonomikoari buruzko informazioa biltzen eta aztertzen du, joerak aurreikusi eta erabaki egokiak hartzeko. Beraz, helburua da eskualdearen gizarte eta ekonomia egoera aztertzea eta enpresekin eta eragile ezberdinekin lan egitea, izan ditzaketen beharrak identifikatzeko eta irtenbideak aurkitzeko.
Hiru baliabide dituzu hemen eskura:
- Eskualdeari eta bost udalerriei (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiari) buruzko hainbat datu eta adierazle eskaintzen dituen behatoki iraunkorra.
- Eskualdeko enpresen mapa eta bilatzailea
- Udal Elkarteak egindako azterketa eta txostenak, sektorez sektore egindakoak.
AUTODIAGNOSTIKOA EGITEKO TESTA
- Udal Elkarteak eta PaoPao elkarteak garatutako tresna, enpresa bat komunikazioaren ikuspegitik zein egoeran dagoen erakusten duen autodiagnostiko-testa.