Gure zerbitzu eta programak
Gure zerbitzu eta programak
Urola Kostako Udal Elkartea da gure bost udalerrien (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) eskualdeko garapen agentzia.
Gure egitekoa bost eremu nagusi hauetan burutzen dugu:
- Prestakuntza
- Enplegua
- Ekintzaileak
- Enpresak
- Behatokia
Zer dira garapen agentziak?
Garapen-agentziek dagokien eskualdeko edo udalerriko garapen sozioekonomikoa sustatzea dute xede. Xede hori lortze aldera, bada, honako esparru hauek hartzen dituzte langai: pertsonen enplegagarritasuna hobetzea; enpresak sortzen laguntzea; lehiakortasuna hobetzea, eta lekuan lekuko proiektu estrategikoak sustatzea.
Hori guztia, betiere, arlo horietan diharduten gainerako eragile publiko zein pribatuekin lankidetzan.
Zer da tokiko garapena?
Garapen Elkartea
Garapen Agentzien Euskal Elkartea da eta Euskadiko tokiko erakundeek eratutako garapen-agentziak batzea du xede (Euskadiko tokiko 31 garapen agentziak osatzen dute elkartea), helburu hauekin:
- Tokian tokiko izaera endogenoko garapen ekonomikoaren gainean kontzeptualizatzea, eta garapen horren proiekzio estrategikoa eta aplikazio operatiboa lantzea.
- Informazio- eta jakintza-trukea sustatzea, lankidetzako eta kooperazioko proiektuak garatuz.
- Agentziei guztien interesekoak diren programetan sinergiak garatzeko zerbitzuak ematea.
- Erakunde publiko zein pribatuen aurrean irizpide eta jarrera bateratuak eratzea, haien ekintza-eremuen barruko gaietan.