Agenda
Atzealdea

Hitzaldi ibiltariak, itsas ondarea ezagutzeko

Hitzaldi ibiltari bana egingo da Orio, Getaria, Zarautz, Zumaia eta Aian.
5 AZA 3 ABE

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten laugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltariak. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko hiru urteetan arrakasta polita izan dute.

Azaroaren 5ean emango zaie hasiera hitzaldi ibiltariei (azaroko igandeetan izango dira eta doan dira). Lehendabizikoa, azaroaren 5ekoa, Orion izango da. Hurrengo igandeetan Zumaian, Zarautzen, Getarian eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da.

  • ORIO, azaroak 5: Nolakoa zen Victoria naoa? XVI. mendeko euskal ontzigintza eta Orioko ontziolak.
  • ZUMAIA, azaroak 12: Elkanoren bigarren bidaia eta Zumaiako itsas sendi handiak.
  • ZARAUTZ, azaroak 19: Elkanoren senitarteko zarauztarrak
  • GETARIA, azaroak 26: Azter dezagun Getariako Elkanoren Monumentua.
  • AIA, abenduak 3: Elkanoren dokumentuak Laurgaingo Jauregian.